Aieteko Munto plaza irekitzeko prest dago

muntoIa bukatu dituzte Aieteko Munto plazako lanak, eta irekitzeko prest dago. Aurreikusi ez zituzten konponketa batzuk falta dira soilik.

Batetik, zutik geratu den Munto baserri zaharraren horma bakarrari tratamentu bat eman behar diote. Eta bestetik, segurtasun itxitura bat jarriko diote baserriko ateari.

Azken lan hauek amaituta, auzotarrek parkea erabiltzeko aukera izango dute. Berdeguneak jarri dituzte, eta zuhaitzak ere landatu dituzte, itzal guneak izateko: urkiak eta sagarrondoak. Tokara jolasteko gune bat ere prestatu dute, eta ekitaldiak egiteko aukera eskaintzen duen agertoki bat ere jarri dute.

Eta plazaren izenak beti gogoraraziko badu ere Munto baserriaren izana, bere historiaren berri ematen duten taulak ere jarri dituzte guztien gogoan gera dadin.

Estitxu Zabala

Irutxuloko Hitza

Deja un comentario