Munto baserriaren plaza itxuraldatzen ari dira

20151104_183849

http://irutxulo.hitza.eus/2015/11/04/munto-baserriaren-plaza-itxuraldatzen-ari-dira/

XVI. mendeko eraikinaren oinarria mantendu dute, eta ingurua moldatzen ari dira langileak.

Aieteko Munto baserriaren lursaila txukuntzeko lanak hasi zituzten irailean, eta pixkanaka plaza itxuraldatzen ari dira langileak. Obrak guztira 180.000 euroko kostua izango duela aurreikusi dute.

Eraikina mantentzeko borrakatu zuten Aieteko bizilagunek denbora luzez, baina eraikinaren egoera txarra zela eta, bota egin zuten azkenean, 2013ko otsailean. Gutxienez, ordea, XVI. mendeko baserriaren oinarria mantentzea lortu zuten auzotarrek. Eszenatoki bat izango du plaza berriak, eta sagarrondoz inguratuta egongo da, sagardotegi ohiari keinu bat eginez.

Plazak izango dituen ezaugarrien berri eman zien udal gobernuak aietearrei, iazko apirilean.

Estitxu Zabala; Irutxuloko Hitza

1 comentario en “Munto baserriaren plaza itxuraldatzen ari dira

Deja un comentario