Aieteko anbulatorioa kokatuko den lursailen titulartasuna eskuratu du Udalak

aMBUAHurrengo urratsa izango da lursailak Osakidetzaren esku uztea anbulatorioa eraikitzeko eta lursail horien kalifikazioa aldatzeko

Donostiako Udalak Aiete auzoko bi lursailen titulartasuna eskuratu du, eta aurreikusten da lursail horietan Aiete auzorako anbulatorio berria kokatuko dela epe ertainean.

Enrique Ramos Hirigintza arloko zinegotzi ordezkariak adierazi du Gobernu Batzordeak datorren astean onartuko duen akordioak itxiko duela lursail horien jabetzari buruzko kapitulua. Hain zuzen, lursail horiek gune hauetan daude: Pio Baroja pasealekua 55-57 eta Aiete pasealekua 41-43. Orain, Udalaren jabetzakoak dira osorik, eta, beraz, Osakidetzaren esku utzi ahal izango ditu anbulatorioa eraikitzeko.

Irailaren 17an hasi zen bi lursailak erregularizatzeko eta erregistroan izena emateko espedientea, eta gaiak eragin diezaiekeenei jakinarazi zitzaien prozesu horri ekin zitzaiola. «Ez da alegaziorik jaso, eta, beraz, lursail horien udal jabetza erregulatzeari ekin zaio orain» adierazi du Enrique Ramosek. Hurrengo urratsa izango da lursailak Osakidetzaren esku uztea anbulatorioa eraikitzeko eta lursail horien kalifikazioa aldatzeko (bideen arlokotik komunitate ekipamenduaren arlokora).

Anbulatorio berriaren lursailen kokapena Aieteko bizilagunei eurei galdetuta adostu zen, eta prozesuan, berau kokatzeko beste leku batzuk baztertu ziren. Udalak aurreikusten du 1.500 metro karratuko eraikigarritasuna dagoela sestra gainean, eta beste 1.000 metro karratu gehiagokoa bi solairutan (sotoa eta erdisotoa).

Osakidetzak, bestalde, aurrerapenak egin ditu anbulatorioaren plan funtzionalean; aurreikusten du ez dituela bi garaiera baino gehiago izango, eta adierazi du Eusko Jaurlaritzaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu partida bat eskuratu dezakeela.

2015/11/20 Donsotiako Udalak

Deja un comentario