Sagar festa ospatuko dute Katxola baserrian

Lantxabe auzo elkarteak sagardoaren tradizioa erakutsiko die herritarrei larunbat goizean.

aiete2

Katxola baserria. (Argazkia: Nerea Lizarralde)

Irutxuloko Hitza

2007an Muntoko tolarea Katxolara eraman zuten, eta geroztik Lantxabe auzo elkarteak sagar festa ospatu ohi du urtero. Sagardoa egiteko modu tradizionala erakusten diete bertaratzen direnei. Baserrian ospatuko den jai herrikoi honekin Euskal Herriko antzinako sagardoaren kultura berreskuratu nahi dute. Goizean hasiko dira lanean, 10:00etan. Sagarra prentsatzen hasiko dira, eta 11:30ean, jai herrikoiaren hasierarekin batera, bigarren prentsaketa egingo dute.

Tolare tradizionalak bere lana betetzen duen bitartean, baserrian txalapartak eta agian kirikotekak ere festa girotuko dute, bertakoei jaiaren hasieraren berri emanez. Urteko lehengo zizarrarekin topa egingo dute baserrian, gazteen artean sagar probak egingo dituzte, eta prentsatuko diren sagar mota ezberdinen erakusketa eta dastaketa ere egingo dute. Sagardo dastaketa, gaztain eta tortilla dastaketa, trikitilariak, toka, sagar dantza… Sagardoaren prozesuaren inguruan festa egingo dute Katxolan. Jaia zizarra kupela sartutakoan bukatuko da, 13:30-14:00ak inguruan.

Un comentario en “Sagar festa ospatuko dute Katxola baserrian

  1. Hitza

    Aieteko sagar festa, iruditan
    Katxola baserrian larunbat goiz ederra pasa zuten sagardoaren tradizioa berreskuratuz.
    Lantxabe auzo elkarteak antolatuta, Katxola baserriko tolarea martxan jarri eta sagardoa egiteko modu tradizionala berreskuratu zuten larunbatean.
    Sagardoa dastatu, trikitixa eta txalaparta doinuekin gozatu, eta sagardoa egiteko prozesu naturala ezagutu zuten herritarrek.

    Responder

Deja un comentario