Sagar festa Katxola baserrian

TOLARE

Urriaren 24an goizean, Katxola baserrian, sagar festa ospatuko da, sagar prentsaketa eta zizarraren inguruan. Motorra, uhalak, ardatza, tina eta prentsaketa sistema Muntoko tolaretik Katxola baserrira eramanak izan ziren. Sistema hau XX. mendearen hasieran erabiltzen zen. Gaur egun, honek suposatzen du ikuskizun ederra, iragan gertuko oroitzapena eta denontzako aberastasun kulturala, bereziki gure seme-alabentzat. Baserrian ospatuko den jai herrikoi honek zerikusia izango du Euskal Herriko aintzineko sagargintza kulturarekin.

Katxola baserria, tradizioa eta baldintzak direla eta, Igartubeiti bezala, leku bakarra da Donostian non sagardogintzaren prozesu tradizional osoa bete daiteken.

  1. Sagar bilketa

  2. Sagar txikitzea eta prentsatzea

  3. Muztioaren hartzidura

  4. Txotx (2016ko otsailean)

  5. Sagardoaren botilaratzea Muntoko artisau-botilatzekoarekin.

Larunbaterako egitaraua ondoko hau da:

10:00 Lehenengo prentsaketaren hasiera.

11:30 Jai herrikoiaren hasiera, bigarren prentsaketarekin batera

Sagarra Ekogunen bildu zen, Zabalegi baserrian, Aieteko jaietan, sagardogintzaren lehenengo jarduera delarik.

Tolare tradizionalak bere lana betetzen duen bitartean, baserrian txalapartak eta agian Kirikotekak ere festa girotuko dute, bertakoei jaiaren hasieraren berri emanez.

  • Urteko lehengo zizarrarekin topa egingo da baserrian.

  • Gazteen arteko sagar frogak.

  • Ekogunek antolatutako tailerrak eta jolasak.

  • Prentsatuko diren sagar mota ezberdinen erakusketa eta dastaketa.

  • Sagardo dastaketa.

  • Gaztain eta tortilla dastaketa.

  • Trikitilariak.

  • Aieteko betiko buruhandien erakusketa, zezen suzkoa, boloak eta sokatira.

  • Toka

  • Sagar dantza eta kirikoketa.

Jaia zizarra kupela sartutakoan bukatuko da, 13:30-14:00ak inguruan. Horretaz gain, seguru inprobisazioren bat ere egongo dela. Eguraldia ez da oztopo izango.

Lantxabek, Aiteko bizilagunen elkartea, antolaturik.

Deja un comentario