Katxolako patsa

patsaSagarrak puskatu eta gero, mendixka bat egiten dute. Mendixka horri patsa deitzen zaio. Patsa haga handiaren erdian antolatzen dute, okertu ez dadin, albo batera edo bestera erortzen bada, arriskutsua izan baitaiteke.

Patsaren azpian hodiak jartzen dituzte. Hodiak u formakoak dira, sagar zukua patsaren azpitik zein gainetik irten dadin. Dena den, patsaren gainean azpian baino hodi gehiago ipintzen dituzte, zukua ohol artean sar ez dadin. Gero, hodien gainean patsoholak joaten dira. Patsoholak patsaren gainean doazelako deitzen diete. Txalaparta ohol horietatik datorrela diote.

Giltza horiek elkar gurutzatuta jartzen dituzte haga handiraino. Beheran geratzen den lekuaren arabera, hiru, lau edota bost maila izan ditzakete. Giltza guztien gainean ipintzen duten giltzak ezaugarri bereziak ditu: besteen aldean motza eta gizena da, eta horregatik, txerri arraren izenez deitzen diote: apoa edo apotea.

Palak, pisoiak eta gainerako materialak egurrezkoak izatea oso garrantzitsua da, ez herdoiltzeko, eta beraz, herdoil hori zumora ez erortzeko.

Apotea haga nagusiraino iristen da. Haga horrek ia 10 metroko luzera du, eta hiru lekutan sustengatzen da: atzean, erdian eta aurrean. Haga torloju baten bidez mugitzen dute. Palankak 4.000 kilo pisatzen ditu, eta baserria egin aurretik muntatzen zuten. Palanka hori puskatuz gero, baserria ere puskatu egiten da. Bestalde, ezin duzu konpondu baserria puskatu gabe, eta nola edo hala moldatu behar izaten zuten baserritarrek.

Haga nagusiak presioa egin dezan, sukaldera jaitsi behar izaten dute, bertan baitago kontrapisua. Kontrapisu hori torloju batera lotuta dago, eta torloju horrek eragiten dio lehenengo pisuko palankari. Torlojua mugitu ahal izateko, kontrapisua eta torlojuaren artean dagoen egurrezko arrodamenduari eragiten diote.

Behin egitura guztia martxan jarri eta gero, haga handia behera jaisten da, eta azpian dauden apoteari, giltzei, patsoholei eta patsari presioa egiten die. Lehenengo pisuan 15 toneladako presioa sortzen da, beheraka zein goraka. Bi indar horiek oso ondo kalkulatu behar dira, baldin eta egitura puskatzea nahi ez bada, behintzat. Zorroztasunez egin beharreko lana da

Deja un comentario