Katxola baserrian jai herrikoi bat antolatuko dugu

constan sagastumeLarunbatean, urriaren 24an, Katxola baserrian jai herrikoi bat antolatuko dugu, Aieteko jaietan Ekogunen egin genuen sagar bilketari jarraipena emateko. Sagar prentsaren inguruan beste jarduera batzuk burutuko dira: txalaparta, dantza, Aieteko buruhandien erakusketa, zezen suzkoa, sokatira, toka, trikitixa, hamaiketakoa…Oso ekitaldi esanguratsua izango da, orain arte baserrian antolatu ditugunekin alderatuta, auzoko ikastetxeen, eragile eta pertsonalitate desberdinen babesa edukiko du eta.

Egitaraua, edo sagar prentsa, hobe esanda, 10.00etan hasiko da. Prozesu honek 4 orduz irauten duenez, 11:30etan egingo zaio jendeari deialdia, bigarren sagar prentsaketa ikusteko.

Deja un comentario