Duela hiru urte argitaratu zuen Ramon Saizarbitoriak orain hurrengo nobela, Martutene.

LOLSRamon Saizarbitoriaren Lili eta biok da, hala ere, nobelen artean ikusmin handiena piztu duena.

Hiru urte dira Saizarbitoriak Martutene argitaratu zuenetik, kritikaren eta irakurleen oniritzia eta sari garrantzitsuak jasotako nobela, Euskadi saria horien artean, eta irakurle asko izango da dagoeneko Saizarbitoriaren lan berria eskuen artean hartzeko irrikan.

Honakoa da Lili eta biok-en argumentua, Erein argitaletxeak jakinarazi duenez: «Psikologo lagun baten bidez Lili ezagutu du Faustino Iturbe idazle adinean sartuak. Hamabost urteko neska azkarra da Lili, eskolan pattal dabilena, aspertu egiten delako. Lilik bere aitonak emandako Luis Cernudaren La realidad y el deseo liburuaren alea erakusten dio idazleari, Juan Aramendia falangista nafarraren sinadurarekin. Zortzi urte zituela eman zion falangista hark liburua Liliren aitonari, 36ko gerra betean. Frontean zegoen garai hartan Aramendia falangista, Otzetan, eta Liliren aitona inguru hartan bizi zen zortzi urteko mutil koxkorra zen».

Hortik abiatutako traman, 36ko gerrarekin lotura duten kontu asko agertzen dira. Gerra hori eta haren ondorioak oso presente daude Saizarbitoriaren obra osoan, Gorde nazazu lurpean nobelan bereziki.

Deja un comentario