Askok esango dute demagogia dela nirea.

Demagogia (antzinako grezieraz: δῆμος -dēmos-, herria eta ἄγειν -agein-, zuzendu) botere politikoa lortzeko erabilitako estrategia bat da. Jendartearen aurreiritziak, emozioak, beldurrak eta itxaropenaz baliatzea horrela zure alde pertsona gehiago edukiz, gehienetan erretorika eta propagandaren bidez erabiltzen dena

olariaga

Hunkidura exotikoz hartzen ditugu Afrikako miserien irudiak, batik bat haurrenak. «Ai, ama», egiten dugu hasperen, «begira nolako irribarrea», eta gustura estutuko genituzke, peluxezko hartzaren tankeran. «Lezio galanta ematen digute, ba: ezer ere ez daukate baina zoriontsuak dira», diogu, ustezko autokritika, baina funtsean, haien miserian dugun partetik errugabetzeko leloa. Zeren eta errealitateak behin eta berriz agerian uzten digunez, ez dira zoriontsuak: haietako ehunka, milaka, jaioterritik —eta leporatzen diegun ongizate izpiritualetik— ihes egiten saiatzen dira koxkortu orduko, kosta ahala kosta. Agur esaten diete amei, aitei, senideei, lagunei, paisaia eta hizkuntzei. Zeharkatzen dituzte bide, mendi eta basamortuak; neke, gose, egarri eta bakardadeak. Halabeharraren zozketan tokatutako miseria baino nahiago hil.

Eta, bitartean, guk segitzen dugu ahots ozenez munduko hiritartasunak, giza eskubideak, demokraziak, etikak eta moralak aldarrikatzen. Gauez, berriz, piztiak bezala infernu segurura botatzen ditugu promestutako lurtzat hartu duten uhartetxo ñañotik. Eta haien garrasiek goiz-alba urratzen duten arren, futbolarien desertzio eta tristurekin urratzen dira gure barruak.

Idurre Eskisabel

Deja un comentario