Rainer Werner Fassbinder (2015 Ekaina 5 / 18:45 / Aiete Kultur Etxea)

61406444Rainer Werner Fassbinder (Bad Wörishofen, Bavaria, Alemania, 1946 – Munich, Alemania, 1982) alemaniar idazlea eta antzerki- eta zinema-zuzendaria izan zen. Azken urteotako Alemaniako zinema-zuzendari garrantzi handienetako bat da Fassbinder.

Biografia

Hamasei urte zituela eskola utzi, eta abangoardiako antzerki-taldeetan hasi zen lanean. Langile nekaezina zen, eta antzerki-molde guztiz berriak plazaratu zituen, Goethe, Sofokles eta beste klasiko batzuk landu zituen arren.

1969. urtean egin zuen bere lehen filma (Liebe ist Kälter als der tod, Heriotza baino hotzagoa da maitasuna). Gai politiko-sozialekin batera, giza zapalkuntzaren zirrikitu guztiak miatu zituen bere lanetan.

Bere buruaz beste egin zuen 1982an, bere drogazaletasunak eta ustezko homosexualitateak piztu zuten eztabaida handi baten ondoren.

Lanak

Film nagusiak: Katzelmacher (1969, Bavarian lanean ari ziren atzerriko langileen egoeraz), Die bitteren Tänen der Petra von Kant (1972, Petra von Kanten malko mingotsak, giza harremanetan nagusitzen den indarkeriaz), In einem Jahr mit 13 Monden (1978, 13 ilargiko urtean, sexu-aldaketaz damuturiko transexual baten alegoria). Guztiz harrera ona izan zuen Fassbinderrek gerra ondoko Alemaniaz egin zuen trilogia: Die Ehe der Maria Braun (1979, Maria Braunen ezkontza, ezkontzaren ironiaz), Lola (1981, Aingeru Urdinaren elezaharrari buruzkoa), Veronika Voss (1982, Veronika Voss, Sybille Schmitz aktoresaren bizitzaz).

1980. urtean, telebistarako egokitu zuen Alfred Döblinen Berlin Alexanderplatz eleberria.

Erreferentziak

Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Deja un comentario