Gipuzkoa Bertsotan, bigarren itzulirako prest

Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Egoitz Eizagirre irabazle Antzuolan, Aitor Urbieta eta Maider Arregi Zaldibian

wwww

Hernanin amaituko da igande goizez Gipuzkoa Bertsotan urte amaieran jokatuko den Txapelketarako sailkapen fasearen aurreneko zatiko lehen itzulia, eta Bergaran hasiko da bigarrena. Aurretik, Antzuolan eta Zaldibian,goizez eta arratsaldez, 24 bertsolarik izan dute begiak irailean abiatuko den kanporaketa fasean jarrita ahalik eta puntu gehien pilatzeko aukera.

Uzta oparoagoa izan da Antzuolan Zaldibian baino. Hain zuzen ere, puntuazio onenak Antzuolako goizeko saioan sortu dira. 307,5 punturekin nagusitu da Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’, eta bigarren izan den Inaki Gurrutxagak ere 300 puntuak gainditu ditu, 304,5 bildu baititu.

Torresoroa aretoan arratsaldez jokatu den saioa irabazteko puntu gutxiago behar izan ditu Egoiz Eizagirrek, 250 puntuk eman baitiote lehen postua.

Zaldibiko herri aretoan, berriz, goizeko saioan Aitor Urbieta gelditu da sailkapenaren buruan eta arratsaldean, berriz, Maider Arregik lortu du lehen postua. Puntuei dagokienez, 289 pilatu ditu Urbietak eta 242 Arregik.

Igandeko zitak, esan bezala, Hernaniko Sandiusterrin eta Bergarako Zabalotegi aretoan izango dira. Hernanin lehen itzulia amaituko da, eta Bergaran bigarrena hasiko. Ohi denez, 11.30ean eta 17.30ean hasiko dira, eta ordu eta erdi lehenago jarriko dira jarrerak salgai.

Deja un comentario