Alkate berria, noiz dator!!

aaaawHor ikusten dituzun horiek bi barrakoi dira, baina ez obra batekoak, ezta fabrika bateko eranskinak ere, alboko eskolarenak baizik, bertan buila batean sartzen ari diren umeek garbi uzten dutenez. Epe labur baterako ekarri zituzten. Bi urte daramatze hor. Edo hiru. Berogailuek ezin dute neguko hotza uxatu, eguzkiak bete-betean jotzen duen egunetan umeek ufa eta ufa egiten dute. Euri-zaparradak dira, ordea, eramangaitzenak: sabaian eragiten duen zalapartak ez du irakaslearen jarduna entzuten uzten, umeek beren zalaparta eransten diote euriarenari. Herriko alkategai denak pasatu dira bertatik eta alkategai guztiek agindu dute arazoa laster batean konponduko dutela.

Gaur umeak ohi ez bezala daude aztoratuta, eta ez da momentu honetantxe hasi duen zaparradarengatik. Irakasleak, oihu batean, zer kristo gertatzen zaien galdetu die. Umeen zalaparta gailendu zaio zaparradari:

Alkate berria, noiz dator! Alkate berria, noiz dator!!

Deja un comentario