Theodor Fontane, alemaniar idazlea

EffiBriestAlemaniar idazlea (Neuruppin, 1819 – Berlin, 1898). Gaskoi higanoten jatorrikoa zen; botika batean lan egin zuen Berlinen, eta ondoren kazetaritzan jardun zuen (1852). Oso goiz hasi zen lirikotasunez betetako poesiak idazten, baina berehala hasi zen ironia ere erabiltzen. Bidaia-kontakizunetan (Wanderungen durch die Mark Brandeburg, 1862-1882) bere lurraldearen berri eman zuen. Baina arrakasta eleberriei esker etorri zitzaion. Lehendabiziko idatziak W. Scott eta W. Alexis eredutzat harturik, historiatik hartutako gaiez osatu zituen: Vor dem Sturm (1878, Ekaitzaren aurretik). Gero, Adultera (1882), Effi Briest (1895), Stechlin (1899an argitaratua) eleberrietan errealismora jo zuen. Fontanek ez du garai oso bateko erretratua eskaintzen bere obretan, bai, ordea, Alemaniako gizarte-sail desberdinetako ohiturak eta usadioak, bizibidea eta sentipenak. Umore eta eszeptizismo handia erakusten du Fontanek bere garaiko gizartea epaitzean.

Deja un comentario