Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu.

dewfDonostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Aieteko guraso elkarteak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, apirilaren 13an, 20an eta 27an, jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira auzoko kaskoko Otxanda Plazan.

Hauek dira burutuko diren bi programak:

ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu.

TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu.

Anima zaitezte!

El Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Donostia, la comisión de Euskara de Aiete y Urtxintxa han puesto en marcha un proyecto denominado “Parketarrak”. El principal objetivo del proyecto es aumentar el uso del euskera en los parques y en la calle.

Para ello, el 13, 20 y 27 de abril, se realizarán juegos en la plaza de Otxanda con la ayuda de dinamizadoras.

Estos son los dos programas que se realizarán:

ZABU ZIBU: 17:00-18:00 para familias con niños y niñas de 3-5 años

TXIRRINTXON: 18:00-19:00 para niños y niñas de 6-9 años

¡Animaros! ¡Os esperamos!

Deja un comentario