Udalak Aieteko anbulategia eraikitzeko lursailak eskaini dizkio Eusko Jaurlaritzari

AMBULAT6Aieteko anbulatorioa kokatzeko baliagarriak diren bi lursail eskaini dizkio Udalak Eusko Jaurlaritzari. Hala ere, Osasun Departamentuari igorritako gutunean argi azaldu du zein den bizilagunek nahiago duten lursaila.

Udalak denbora dezente darama Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari Aieten Lehen Mailako Arretako Osasun Etxea jartzeko lursail egoki bat eskaintzeko lanean, herritarrei osasun zerbitzua eman ahal izateko.

Prozesu honetan Udalak Aieten dituen ekipamenduko lursail guztiak aztertu ditu, kontuan izanda, betiere, auzoaren erdialdean eta garraio publikoarekin loturak dituen lursaila izan behar zuela aukeratutakoak.

Lan sakon horren ondorioz, beste bi lursail gehiago aurkitu ditu Udalak, bi irizpide horiei erantzuten dietenak. Herritarrekin hitz egin eta bilerak egin ondoren, Lantxabe Auzo Elkarteari eta Udalari iruditu zaie, bizilagunek martxoaren 25ean egindako bozketan aukeratutako proposamena aintzakotzat hartuta, Aiete Pasealekuko 41-43an dagoen lursaila dela egokiena.

Udal Gobernuak Eusko Jaurlaritzari bi kokapenak eskaintzearen arrazoia da ahalik eta aukera gehien ematea, Osasun Saila izango baita azkenean erabaki behar duena.

Deja un comentario