Nola lor ditzakegu hirian adineko pertsonentzat atseginagoak diren gune publikoak?

1212Donostia Lagunkoia ekimenak parte hartze prozesu bat abian jarri du. Helburua adineko pertsonentzat atseginenak diren hiriko eremuek dituzten ezaugarriei buruz elkarrekin lanketa bat hastea da. Donostiako zein tokitan sentitzen gara hoberen? Zergatik? Zer dute toki horiek?

Tailerra adineko pertsonei zuzenduta dago, baina gai honetan interesa duen edozein pertsonak ere parte har dezake.

Prozesu honen lehengo bilera:

Martxoaren 24an, asteartea.

10:00etatik 12:30era.

Aieteko Topalekuan (Aiete Pasealekua, 85).

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko (martxoaren 21a -larunbata- arte) honako telefono zenbakietara deitu behar da 943 48 13 68/943 48 13 56, edo mezu elektroniko bat bidali donostia_lagunkoia@donostia.org helbidera.

Deja un comentario