Lantxabek memoria historikoaren aholkuan parte hartzen du

rtyDonostiako Udalak Oroimen Historikoaren Kontseilua sortu du, gerra zibilean eta diktadura frankistan jazarpena edo indarkeria jasan zutenen aldekoa. Juan Karlos Izagirre alkateak, batzordeko presidenteak, jakinarazi du atzo egin zela kontseilua sortzeko bilera eta bertan aditzera eman zela azken urtetan oroimen historikoaren arloan egindako lana: “Legealdi honetan, aurrera-pausu handiak eman ditugu eremu honetan, agerian utziz biktimen aldeko gure konpromisoa. Zigorgabetasuna eta ahanztura nagusi izan diren urte asko iragan eta gero, pauso irmoak eman nahi ditugu oroimen historikoa berreskuratu, ikertu eta zabaltzeko.”

Batzordea talde politikoen ordezkariek osatuko dute, baita gizarte erakundeek eta norbanakoek ere; guztiek PPk ezik, ez baitu ordezkaririk izendatu. Hauek dira parte hartuko duten gizarte erakundeak: Genozidio Frankistaren Biktimen Elkartea, Euskal Memoria Fundazioa, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Hamaika Bide Elkartea. Horiez gain, LAB sindikatua, Aiete Lantxabe Auzo Elkartea, EDE Fundazioa erakundeek parte hartuko dute, eta baita Felix Soto keta Jose Zatok ere.

Lehen ohiko bilera martxoko lehen hamabostaldian izango da eta bertan, batzorde iraunkorra hautatu, egutegia ezarri eta aztertu beharreko proposamenak jasoko dira.

Ane Urrutikoetxea 2015/02/18

Hitza

Deja un comentario