Katalina Eleizegi kalea

puioUdalak Katalina Eleizegi kaleko mendi-mazela osorik egonkortzeko lanak esleitu ditu

Udalak Katalina Eleizegi kaleko mendi-mazela osorik egonkortzeko lanak esleitu ditu. Euroestudios S.L.k Katalina Elizegi 21 kaleko mendi-hegalaren egonkortze proiektua idatzi zuen 2012ko abenduan zehar. Proiektu horri zegozkion lanak premiazko izaerarekin exekutatu ziren aipatutako mendi-hegalaren egonkortasuna bermatu ahal izateko. Obra egin ostean, aipatutako mendi-hegalean kokatutako ainguraketa guztien auskultazioa egin zen.

Egindako frogatze-lanen emaitza bezala, ezaguna da egindako lanen ondorioz mendi-hegal horrek duen erantzuna eta ezarritako ainguren kargaren benetako egoera.

Lan hauen ondoren, orain mendi-mazela osoaren egonkortze lanak esleitu zaizkio Construcciones Moyua S.L. enpresari, 451.136,93€ko prezioan eta 6 hilabeteko exekuzio epearekin.

Deja un comentario