“Ez dakit Donostiari asko eman diodan, baina argi dagoena da donostiarrek asko eman didatela niri”, esan du Juan Jose Ocon

DominaOconJuanjo Ocon, Eskola-Gurutziaga, zuzendaria eta Juan Karlo Izagirre, Alkatea

Elkartasunak, musikak eta kantuak girotu dute festa ataria

San Sebastian egunaren atarian, urtero legez, Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu dituzte udaletxean. Udalbatzarren aretoa txiki geratu da berriro, eta elkartasunak, musikak eta kantuak merezitako omenaldia jaso dute. Hain zuzen ere, Kantu Jira, Juan Jose Ocon, Txiki-Txoko, Goienetxe Fundazioa eta Maria Jesus Bragradori eman dizkiete aurtengo sariak, eta une hunkigarriak bizi izan dira. Kantu Jirako ordezkariek hitza hartu baino lehen, esaterako, herritar talde batek hartu du aretoa kantari, eta Kantu Jiraren espiritua udaletxera eraman du. “Denak dira Kantu Jira”, esan du taldeko ordezkari Itziar Zamorak. Joserra Belokik ere hitz batzuk esan ditu, eta hamabi urtetan 143 kantu jira egin eta 2.000 bat lagun mobilizatu dituztela jakinarazi du.

Juan Jose Ocon musikariari saria eman diotenean ere kantua izan da protagonista. Lagun talde batek abestu dio, udalbatzarren aretoko goiko eserlekuetatik. “Ez dakit Donostiari asko eman diodan, baina argi dagoena da donostiarrek asko eman didatela niri”, esan du.

Aritz Sorzabal 2015/01/19

Un comentario en ““Ez dakit Donostiari asko eman diodan, baina argi dagoena da donostiarrek asko eman didatela niri”, esan du Juan Jose Ocon

Deja un comentario