Mari Domingi

1wwAzken hiru urteotan nabil ikusten pertsonaia berri bat Olentzeroren ondoan: Mari Domingi(n). Egia esateko, Olentzero bera ere hainbat tokitan nahiko berria da, edo berrasmatua: Negua iragartzera datorkigun ikazkina izatetik, Jesus jaio dela esatera; eta hortik Bizarzuri euskalduna izatera, umeei opariak ekartzen dizkiona.

Gure mito eta mitologia egokitzea ez dut gaizki ikusten. Txarrena da beti beste batzuen ereduetara egiten dugula. Ez ahaztu Olentzerok errepresentazio askotan dagoneneko ez duela pipa erretzen, tripa ere txikiagoa duela. Zer esanik ez bere mozkorrillo itxura, Olentzero pertsonaia garbia eta politikoki zuzena da!

Horregatik agertu da Mari Domingi(n). Lehen ez zen existitzen Olentzeroren andrarik. Bila ibili naiz Barandiaranen «Diccionario de mitología vasca»-n, ezkonduta zegoela herri bakar batean zioen, Lesakan, oker gogoratzen ez badut. Mari Domingi(n) ez da liburu horretan inon agertzen.

Baina jakina, emakume bat jarri behar da, parekidetasuna, badakizue. Faltsua, baina. Zein parekidetasun da hori? Emakume asmatu bat jarri eta zertan? Emazte laguntzaile isila baino ez da, barren! Horretarako nahiago dut ezer ez asmatzea. Gainera, -eta eibartarren posta zerrendan esan nuen moduan- euskal tradizioari segituz, Olentzero ez zen mutilzaharra izango? Horretaz aparte, politikoki zuzena izan behar beti! Itxura fisikoaz gain, ezkonduta egon behar! Ezin da homosexuala izan Olentzero? Edo misoginoa? Edo lorerik lore doan gizona? Pour quoi pas?

Tristea iruditzen zait montatu dena, eta ez dut uste andrazkoon duintasunaren alde egiten duenik. Kantu batetik ateratako izenarekin, familia tradizionalaren alde egitea. Noizko euren umeak?

Mari Domingi

Azken hiru urteotan nabil ikusten pertsonaia berri bat Olentzeroren ondoan: Mari Domingi(n). Egia esateko, Olentzero bera ere hainbat tokitan nahiko berria da, edo berrasmatua: Negua iragartzera datorkigun ikazkina izatetik, Jesus jaio dela esatera; eta hortik Bizarzuri euskalduna izatera, umeei opariak ekartzen dizkiona.

Gure mito eta mitologia egokitzea ez dut gaizki ikusten. Txarrena da beti beste batzuen ereduetara egiten dugula. Ez ahaztu Olentzerok errepresentazio askotan dagoneneko ez duela pipa erretzen, tripa ere txikiagoa duela. Zer esanik ez bere mozkorrillo itxura, Olentzero pertsonaia garbia eta politikoki zuzena da!

Horregatik agertu da Mari Domingi(n). Lehen ez zen existitzen Olentzeroren andrarik. Bila ibili naiz Barandiaranen «Diccionario de mitología vasca»-n, ezkonduta zegoela herri bakar batean zioen, Lesakan, oker gogoratzen ez badut. Mari Domingi(n) ez da liburu horretan inon agertzen.

Baina jakina, emakume bat jarri behar da, parekidetasuna, badakizue. Faltsua, baina. Zein parekidetasun da hori? Emakume asmatu bat jarri eta zertan? Emazte laguntzaile isila baino ez da, barren! Horretarako nahiago dut ezer ez asmatzea. Gainera, -eta eibartarren posta zerrendan esan nuen moduan- euskal tradizioari segituz, Olentzero ez zen mutilzaharra izango? Horretaz aparte, politikoki zuzena izan behar beti! Itxura fisikoaz gain, ezkonduta egon behar! Ezin da homosexuala izan Olentzero? Edo misoginoa? Edo lorerik lore doan gizona? Pour quoi pas?

Tristea iruditzen zait montatu dena, eta ez dut uste andrazkoon duintasunaren alde egiten duenik. Kantu batetik ateratako izenarekin, familia tradizionalaren alde egitea. Noizko euren umeak?

Hemen Mari Domingi(n) kantua:

Horra Mari Domingi

begira horri

gurekin nahi duela

Belena etorri.

Gurekin nahi baduzu

Belena etorri

atera beharko duzu

gona zahar hori.

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!

Hatoz, goazen adora dezagun

Belenen jaio dan haur eder hori

haur eder hori.

Horra Mari Domingi

begira horri

gurekin nahi duela

Belena etorri.

Gurekin nahi baduzu

Belena etorri

atera beharko duzu

gona zahar hori.

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!

Hatoz, goazen adora dezagun

Belenen jaio dan haur eder hori

haur eder hori.

Deja un comentario