Aieteko frontoia zikindu izana salatu du Lantxabe auzo elkarteak

Ekainean egin zioten omenaldia Miguel Gallastegi pilotari ohiari Aieten. Plaka bat jarri zuten frontoian bere izenarekin, eta bide batez frontoia bera ere txukundu zuten.

REBOTE

Osasunak uzten badio, egunero igotzen da Gallastegi Aieteko Pakea parkera, eta frontoira begira pasa ohi du goiza. Asteartean berak ohartarazi zituen auzotarrak, bera konturatu baitzen frontoia graffitiz beterik zegoela. Gertaera hau gogor gaitzetsi du Lantxabe auzo elkarteak. Idatzi baten bidez salatu dute gertaera, eta arduragabekeria eta errespetu falta egotzi dizkiete egileei.

Miramongo frontoia Donostiako pilota partiduen sarean sartzeko asmoa zuten aietearrek.

Agurtzane Altuna 2014/10/02

Deja un comentario