Donostia Kantuz saioen ikasturte berria datorren astean hasiko da

eeeeAiete, Amara Berri, Altza, Parte Zaharra eta Intxaurrondon egingo dituzte saioak, urrian hasi eta ekainera arte

Aitormena, Amets, Aitorren Hizkuntza Zaharra, Baratze bat, Azken agurraren negarra…asko dira euskal kantutegia osatzen duten kantuak. Batzuk ezagunak, belaunaldiz belaunaldi eta ahoz-aho igaro eta iraun dutenak.

Euskal kantutegiari hautsa kendu eta langunartean kantatzea da Donostia Kantuz programaren helburua ere. Aldian aldian, auzoka eta taldeka elkartu eta horixe egiten dute: abestu.

Kantu kantari

Aiete, Amara Berri, Parte Zaharra, Altza eta Intxaurrondon egiten dituzte kantu ikastaroak. Talde bakoitzak egutegi berezi bat izaten du, baina normalean, hilean bitan elkartzen dira. Gainera, dinamizatzaile bat izaten dute, kantuen letrak erakusteaz gain, txukun kantatzen laguntzeko.

Amara Berrin datorren asteazkenean, urriak 1, hasiko dute ikasturtea. Ekaina arte hilean bitan elkartuko dira, lehen eta hirugarren asteazkenetan, 20:00etan. Izena eman nahi duenak Bagera elkartera dei dezake.

Aieten urriaren 2an hasiko dira kantuan. Hileko lehen eta hirugarren ostegunetan elkartuko dira, elizaren atzeko egoitzan, 19:30ean. Parte hartzeko 943-218 971 telefonora deitu behar da.

Intxaurrondon urriaren 6an hasiko dira, eta maiatza arte astelehenero elkartuko dira. Saioak Larrotxene kultur etxean egingo dituzte, 19:30etik aurrera. Izen ematea ere bertan egin daiteke.

Altzan urriaren 14an hasiko dira eta astearteetan elkartuko dira, Casares kultur etxean, 19:30etik aurrera. Kultur etxean bertan eman behar da izena.

Parte Zaharrean urriaren 15ean hasiko dira. Kresala elkartean elkartuko dira, hileko hirugarren asteazkenetan, 19:30ean. Izen ematea bertan egingo da.

Eta gogoz hasteko, urriaren 15ean Lagunekin Kantari ospatuko dute Amara Berriko Ikasbide kultur elkartean. Janire eta Ane ahizpek abestuko dute lehenik, eta guztiak batera ondoren. Saioa 20:00etan hasiko da.

Agurtzane Altuna on 2014/09/26 in

Deja un comentario