Aieteko jaiak hasiko dira bihar

katxola www

Egun handia larunbatean ospatuko dute, Sagardo Egunean.

Irutxuloko Hitza on 2014/09/11 in Jaiak

Jaietan murgiltzeko prest daude aietearrak: festa giroa piztuko da asteburu honetan eta hurrengoan. Bihar, ostirala, Jolas herrikoien finalarekin hasiko dira giroa berotzen, Topalekuan. Ondoren, auzoko Cum Jubilo abesbatzak Festara! kantatuko du. Auzoan, gainera, txaranga berria sortu dute, eta bihar izango da estreinaldia. Udal Musika Eskolan hezitako beteranoen txaranga da eta 3Txulo izena arri diote. Larunbatean ospatuko dute egun handia, arratsaldez. Izan ere, pilota partidak jokatuko dituzte frontoi berrian. Etxezarreta eta Aburuza, Chiapusso eta Solano-ren aurka jokatuko dute jubeniletan; eta Oier Sarasti eta Antxon Aranburu, Urbieta eta Labaka-ren aurka seniorretan. Lantxaben sagardoarekin bustiko dituzte eztarriak, sagardo eguna ospatuko baitute bertan. Munton, haurrentzako euskarazko emanaldi bat prestatu dute, Patxin eta Potxin pailazoekin.

Jaiek hurrengo asteburuan jarraituko dute. Besteak beste, bertso saio musikatu bat egingo dute ostiral gauean, Borroto tabernan.

AIETEKO JAIAK 2014

Irailak 12 ostirala

17:00 Jolas herrikoien finalak: Toka, bote eta karta jolasak (tute, mus, eskoba, txintxon eta briska).Topalekuan. Antolatzailea: Goiko Galtzara Elkartea.

18:00 Festara! Cum Jubilo. Aiete jauregi sarrerako eskaileratan.

18:00 3Txulo txaranga.

19:00 Aieteko artistak erakusketa. Inaugurazioa. Aiete kultur etxean. Irailaren 12tik 28ra izango da ikusgai.

Irailak 13 larunbata

12:00 Trikitixa Aieten zehar.

17:30 Pilota partidak Miramongo frontoi berrian.

Sagardo eguna: Txalaparta, bertsolariak, erromeria, dantza, txistua, trikitixa. Katxola baserrian, arratsaldean.

18:00 Oihan koloretsua, Potxin eta Patxin. Otxanda parkea (Munto). Oharra: Euria egingo balu, Kultur Etxeko ekitaldi aretoan egingo litzateke.

19:00 Kanpaien errepikea. Gurutzeaga parrokia.

20:00 Ozenki otxotearen kontzertua. Miramongo Teatro-anfiteatroaren inaugurazioa.

Irailak 14, igandea

11:00 SantaKutz jaia. Meza nagusia eta luntxa. Gurutzeaga parrokia.

12:00 Donostiako estropadak. Lantxabe auzo elkarteak Aieteko jaien bandera emango dio kontsolazio txandako irabazleari.

Irailak 19, ostirala

17:30 Xake Blitz. Aiete Kultur Etxe pareko zelaian.

19:30 Easo Araoz Gazte abesbatza kontzertua. Gurutzeaga parrokia.

21:30 Bertso Saio Musikatua Borroto tabernan. Bertsolariak: Arkaitz Oiarzabal “Xamoa”, Jokin Labayen, Alaia Martin eta Manex Mujika. Gai jartzailea: Haritz Casabal. Musikariak: Ixak Arruti eta Eneko Sierra

Irailak 20, larunbata

16:30-17:30 Puxika tailerra (6-12 urtekoentzat) eta gynkana(13-17 urtekoentzat)

17:30-18:30 Piñata (6-12 urtekoentzat eta 13-17 urtekoentzat)

18:30 Apar festa guztiontzat. Otxanda parkea (Munto).

The Joselontxos txaranga Aieten zehar (Etxadi, Aiete pasealekua, Topalekua, Munto)

Irailak 21 igandea

10:00 -11:00 Diana Aieten zehar.

12:00 Pintxopotea Bera Bera merkataritza gunean. Antolatzailea: Bera Bera elkartea

11:00-14:00 Kantu jira txistularekin eta Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak. Hiru Damatxo/Etxadi/Kultur Etxe/Munto.

14:30 Bazkaria. Topalekua.

17:30-19:30 Erromeria eta kalejira, trikitixak lagunduta. Topalekua.

Deja un comentario