Mamma mia

113Pujol aitapontekoaren kasuagatik galdetu ziotenean, Mas seme-pontekoak erantzun zuen ez zela nor familia barruko kontuetan sartzeko. Mamma mia, la famiglia! Don Corleonek garbi dio familiari buruzko Il Padrino biblia zinematografikoan: “Bizitza osoa egin dut lan familia defendatzeko! Familia defendatzeagatik legea urratzea ez da krimena, betebeharra baizik”. Familia sustraia zen aitapontekoarentzat, ama lurra eta aberria, arbasoen Jainkoa, oroimena… Familiaz mintzatzerakoan, ez zuen sekula dirua aipatzen: gustu txarrekoa da.

Familiarte batek, ugaria eta elkartua denean, handia du indarra, hizkuntzak badaki hainbeste: familia eta familia politikoa bezalako bereizketa/batuketaren justizia poetikoa utzi digu opari. Familia politikoa koinatu-koinatekin hasten da hazten, eta aberriaren neurri bera ere har dezake: identifikazio hori bilatu-edo zelako dago jokoan Pujolen kasuak Kataluniaren kausa zenbat hondatuko duen.

Anjel Lertxundi Esnal

Un comentario en “Mamma mia

Deja un comentario