Euskal-poloniar konexioa

2Maciej Fortuna eta Iñaki Salvadorren emanaldia Jazzaldian

Donostia eta Wroclaw hiriak Europako kulturaren hiriburu izango dira 2016an. Horren harira, Heineken Jazzaldiak esperientzia bat proposatu du euskal eta poloniar musikarien inguruan: Maciej Fortuna tronpeta-jotzaileak duo bat osatuko du Iñaki Salvadorrekin, elkarrekin estreinatuko duten emanaldi batean.

Horretarako aurretik bazegoen errealitate bat hartu du abiapuntu gisa Jazzaldiak: Andrzej Olejniczak poloniar saxofonistaren eta Iñaki Salvador donostiar pianistaren arteko sormen-harremana. Harreman horren gailurra bi musikarien konposizio originalak jasotzen zituen Catch (1993) diskoaren grabazioa izan zen.

Olejniczak eta Salvador atzo elkartu ziren berriro duo formatuan San Telmo Museoan, kontzertu ederra eskainiz.

Deja un comentario