Larunbatean ospatuko dute Zuhaitzaren eguna Puion

PuioLarunbatean, martxoak 15, goizeko 10:00etan hasiko dira zuhaitzak landatzen, 175 guztira. Lanak bukatu ondoren, Aieteko ikastetxean bazkaltzeko aukera izango dute parte hartzaile guztiek.

Gazteak elkarrekin bizitzen ikasten programaren barruan antolatu dute bizikidetza jarduera. Haritzalde eta Kaebnai elkarteek antolatu dute aurten ere Zuhaitz eguna Club Vasco de Camping Elkartearen laguntzarekin. Hirugarren urtea da aurtengoa, eta 300 bat gaztek parte hartzea espero dute.

Dena den, zuhaitz landaketa irekia da, eta edozein herritarrek parte har dezake. Izan ere, jatorri eta kultura desberdinetako herritarrak elkartzea eta aisialdirako gune bat sortzea da helburua.

Haritzalde elkartea egiten ari den lana eskertu eta txalotu du zinegotziak, izan ere, urteotan landatutako zuhaitzen jarraipena egiten ari da elkartea, eta baita bioaniztasunaren eta ingurumenaren babesaren aldeko bestelako jarduerak ere. Marco Sierra elkarteko ordezkariak azaldu duenez, azken hamar urteetan 2.222 zuhaitz landatu dituzte Puion, eta landare horien jarraipena egiten dute. “Abenduan, esaterako, 913 zuhaitz eta zuhaixka markatu eta neurtu genituen eta pozgarria da duela hamar urte landatutako zuhaitzak nola handitzen eta sendotzen ari diren ikustea”, esan du Sierrak.

Zumarrak, lizarrak, urkiak, gereziondoak, intsusak, urritzak, astigar txikiak, haltzak, haritzak eta zuhandorrak dira Puioko maldan aurki daitezkeen landareak.

Programaren helburua berdintasuna eta elkarrekiko errespetua eta aitortza sustatzea izanik, “horrelako jarduerak ezinbestekoak dira gizartean gogoeta eragiteko eta aniztasunak aberastu egiten gaituela konturatzeko; gauza asko dauzkagu elkarri erakusteko eta elkarrekin ikasteko”.

Aritz Azkona eta Eider Sainz Kaebnai elkarteko ordezkarien ustez berriz, programa honen bidez gazteak balioetan heztea lortu nahi dute. Kaebnai irabazi asmorik gabeko entitatea da, eta elkarteko boluntarioak izango dira jarduera gidatuko dutenak; Peru, Aljeria, Bolivia, Maroko, Ekuador eta beste hainbat herrialde desberdinetakoak.

Landaketaren ostean bazkari bat prestatuko dute topaketan parte hartzen duten guztientzako Aieteko Ikastetxean.

Agurtzane Altuna on 2014/03/12

Un comentario en “Larunbatean ospatuko dute Zuhaitzaren eguna Puion

  1. Haritzalde

    Es una iniciativa organizada por las asociaciones Haritzalde y Kaebnai. Se trata, un año más, del Día del Árbol que reune a 300 jóvenes en Puio. Colabora la Aiete Ikastetxea. Entre los organizadores está Marko Sierra.
    Será el sábado. Se realizará una plantación en las campas de Puio, dentro del programa Jóvenes aprendiendo a convivir. Los chavales participarán en la colocación de 175 árboles, aunque cualquier ciudadano podrá acudir tanto a la cita de las 10.00 como a la de las 12.00 horas.

    Responder

Deja un comentario