Euskara klaroa, popularra, kaletarra eta obreroa aldarrikatu ez ezik

50 urte dira aurten Gabriel Arestik ‘Harri eta Herri’ argitaratu zuela, eta handia da oraindik haren itzala

22

NIRE AITAREN ETXEA (Euskera y castellano)

Nire aitaren etxea

defendituko dut.

Otsoen kontra,

sikatearen kontra,

lukurreriaren kontra,

justiziaren kontra,

defenditu

eginen dut

nire aitaren etxea.

Galduko ditut

aziendak,

soloak,

pinudiak;

galduko ditut

korrituak,

errentak,

interesak,

baina nire aitaren etxea defendituko dut.

Harmak kenduko dizkidate,

eta eskuarekin defendituko dut

nire aitaren etxea;

eskuak ebakiko dizkidate,

eta besoarekin defendituko dut

nire aitaren etxea;

besorik gabe,

sorbaldik gabe,

bularrik gabe

utziko naute,

eta arimarekin defendituko dut

nire aitaren etxea.

Ni hilen naiz,

nire arima galduko da,

nire askazia galduko da,

baina nire aitaren etxeak

iraunen du

zutik.

 Defenderé

la casa de mi padre.

Contra los lobos,

contra la sequía,

contra la usura,

contra la justicia,

defenderé

la casa

de mi padre.

Perderé

los ganados,

los huertos,

los pinares;

perderé

los intereses,

las rentas,

los dividendos,

pero defenderé la casa de mi padre.

Me quitarán las armas

y con las manos defenderé

la casa de mi padre;

me cortarán las manos

y con los brazos defenderé

la casa de mi padre;

me dejarán

sin brazos,

sin hombros

y sin pechos,

y con el alma defenderé

la casa de mi padre.

Me moriré,

se perderá mi alma,

se perderá mi prole,

pero la casa de mi padre

seguirá

en pie.

 

Gabriel Aresti

 

 

 

 

 

Asko dira lan hark euskal literaturari egindako ekarpena aitortzen dutenak

Izen handia, eta aurkezpen txartel xumea: «Hiltzen naizenean egonen da / nire lauzaren gainean eskribu hau:/ Hemen datza Gabriel Aresti Segurola. Goian bego./ Pérez y López. Marmolistas. Derio». Orain 50 urte argitaratu zuen Harri eta Herri liburua Bilboko poetak, eta erreferentziazko lana bilakatu da geroztik. Han idatzi zuen bere hilarria poetak, eta hantxe ernatu zen gerra osteko euskal literatura ere. Neurri handi batean, behintzat. 1964an. Ezagunak dira haren poemak, eta ezaguna da haien itzala ere. Eta, halere, behin eta berriz berritzen da idazlearen ahotsa: «Hemen dago gizona. Paper / honetan dago. Nago». Xumea da aurkezpena, baina ez da edozein harri Arestirena. 50 urteren ondoren ere, handia da daukan grabitate indarra.

«Harri eta Herrik Gabriel Aresti poeta nazional bilakatu zuen». Horra liburuaren garrantzia. Iratxe Retolaza literatura kritikariak Euskararen Kate hautsiak libururako idazleari buruz idatzitako pasartean dator esaldia. Bazter batean, erdi lotsati. Orain 50 urte kaleratutako liburuaren azalaren ondoko argazki oinean, zehazki. Baina bertan. Orain hilabete gutxi argitaratutako liburuan. Eta interesgarria da testu nagusian Retolazak egiten duen erretratua. «Hizkuntza ereduek ikusketa sozialak eraikitzen dituztela, eta hartara, Arestiren ekarpenetan (eta diskurtsoetan) bereiziezinak dira gizarte-eredua, kultura-eredua, eta hizkuntza eredua. (…) Euskara klaroa, popularra, kaletarra eta obreroa aldarrikatu ez ezik, halako hizkuntza ere bere egin zuen».

Deja un comentario