Literatura eta Zinema Zikloa abiatuko dute Aieten ostegunean

ABAITUARamon Saizarbitoria idazlea eta euskarazko literaturaren gorakada izango dira lehen literatur solasaldiko protagonistak.

Aieteko kultur etxeak urteroko Literatura eta Zinema Zikloari hasiera emango dio ostegunean, Lantxabe Auzo Elkartearen eskutik.

Hain zuzen ere, Ramon Saizarbitoria izango da lehen eguneko protagonista, Martutene nobelarekin Euskadi Saria irabazi berri duen idazle donostiarra. Lola Arrietak gidatuko du literatur solasaldia, eta bertan, azkenaldian euskarazko nobelek lortu duten kalitatea eta gorakada nabarmenduko dute. Azken batean, ibilbide bat egingo dute gertuko ingurune gografiko, sozial eta politikoaren inguruan.

Ostiralean, berriz, zine foruma egingo dute, Elias Kerejeta omenduz.

Estitxu Zabala 2014/01/14

 

 

Deja un comentario