Kaxolatik Bretxara

apuruaXIX. mendeko sagardotegi bihurtu da Bretxa asteburuan

bigarren mendeurreneko ekimenen baitan antolatu dute

Sagardo Apuruak aurtengo txotx denboraldiari hasiera eman dio

XIX. mendeko sagardotegiak nolakoak ziren ezagu-tzeko aukera daukate asteburu honetan donostiarrek. Ostiral arratsaldean zabaldu zuten Sagardo Apurua Bretxan, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta eta bigarren mendeurrenaren ekitaldien harira.

Donostian 1813an sagardotegiek zuten giroa eta itxura antzeztea dira ekimenaren helburua. Izan ere, duela 200 urte sagardotegi asko zeuden hirian, nahiz eta ez zuten gaur eguneko itxura.

Asteburuan Bretxara inguratzen ari direnek sagardoa eta bestelako produktuak dastatu dituzte eta oraindik ere gaur eguerdira arte (14.30era arte) bertsoez, musikaz, birla eta toka jokoez gozatzeko aukera izango dute. Sagardogin-tzaren historiari buruzko hitzaldi bat ere entzun zuten atzo bertaratutakoek.

Iragana eta oraina batuta, komentatutako dastaketaz eta bertako produktuekiko elkarketaz ere gozatzeko aukera dago asteburuan Bretxan. Horrez gain, jendeari garaiko janzkeraz joateko gonbitea egin zaio.

Garai batean bezala, bandoa joaz zabaldu zuten ostiral arratsaldean Sagardo Apurua. Gainera, aurtengo uzta berriko sagardoa aurkeztu dute Bretxan eta, horrela, txotx denboraldia ere inauguratu dute

De NG

Un comentario en “Kaxolatik Bretxara

  1. Jon

    La Asociación de Sidra de Gipuzkoa ha organizado hasta el domingo diversas actividades en torno a la sidra y en la Bretxa ha recreado una sidrería del siglo XIX.
    Unos días antes, el día de Santo Tomás, vimos en el caserío Katxola cómo se hacía mosto de manzana de la manera tradicional.

    Responder

Deja un comentario