Iturria

FUENTE PAREDElementu garrantzitsu bat da. Beheko kotan kokatua, lehen sagardo kupelak zeuden lekuan. Iturriaz gain, ura irristatzeko beste elementu bat ere badago bertan. Elementu hori borobila da, goiko pisuan azaltzen da, eskubanda modura, eta beheraino jaisten da. Forma borobilari esker ez da zikinkeriarik pilatzen gune honen atzealdean. Gainera, forma horri esker, atzealdea aurreratu egiten da, eta argiagoa bihurtzen da. Argitasuna are gehiago hobetzeko, habexkak ageri daude, baina zorurik gabe. Beherago dagoenez, gune hau besteekin entzumenaren eta ikusmenaren bitartez lotzen da beste guneekin. Entzumenaren bitartez lehen aipatutako elementu borobila goialdean   azaltzen delako. Beraz, goian ura entzuten da.

Eta ikusmenaren bitartez gune hau guztiz estali gabe usten delako. Ikusmenaren bitarteko harremana indartzeko, etxeko gunean ate antzeko bao bat ireki dugu, lehen ate bat zegoen lekuan, hormetako arrastoetan ikusten denaren antza. Antzinako hormen inguruetan eraikitako gune horietan, eraikuntzak zurezkoak eta hormetatik 20 zm-tara diseinatu dira. Era horretan hormak agerian daude, ez da ezer eraikitzen euren gainean. Distantziari esker bisitaria jakin- minez hurbiltzen da hormetara. Materialen arteko kontrastea nabarmendu egiten ditu.

Deja un comentario