Bertso saio musikatua izango da Aieten

XAMOABertsolari Txapelketa Nagusiaren urtea da aurtengoa, eta datorren astean iritsiko da Donostiara saioetako bat. Bestelako saioek ere, ordea, euren tartea izaten jarraitzen dute hirian. Hala, gaur, 22:00etan, bertso saio musikatua izango da Aieten, Etxadiko Borroto tabernan, hain zuzen ere. Beñat Gaztelumendi añorgatarra, Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarra, Jokin Labaien arrasatearra eta Manex Mujika amaratarra arituko dira bertsotan. Jai-jartzailea Haritz Casabal pasaitarra izango da, eta Ixak Arrutik jarriko du musika. Sarrera doakoa izango da.

Estitxu Zabala

2013/11/15

Deja un comentario