Naomi Kleinen deia: klimaren krisia jarri ezkerraren ardatz

pissarrKanadako autogintzako, energiako eta papergintzako sindikatuek elkartuta sortu Unifor sindikatu handiaren lehen biltzarrera konbidaturik, Naomi Kleinek aldarrikatu du mugimendu sozialek eta sindikalistek elkarlana estutu behar dutela, ardatz nagusi klimaren aldaketa edukiko duen ezkerreko agenda alternatiboaren inguruan.

Aste gutxi lehenago, irailaren 1ean, autogintzako, energiako eta papergintzako zentralak elkarturik Unifor izen berriarekin Kanadako sindikatu handiena sortu dutenek lehen biltzarrera deitua zuten Naomi Klein, globalizazio neoliberalaren ikertzaile eta kontrako ekintzaile ezaguna dena. Honek titulu bikoitza ipini zio mintzaldiari:“Klimaren krisia eta ezkerreko agenda bateratu bat” eta “Zergatik sindikatuek bat egin behar duten klimaren inguruko borrokarekin”.

No Logo eta Shock Doctrine liburuen eta The Take dokumentalaren egile arrakastatsuak sorterri duen Kanadako egoeraz egin zituen arren erreferentzia asko, mundu osoko langileei interesatzeko moduko aldarrikapena egin zuen. Hona laburpena.

Azken 35 urteotan multinazionalek krisi guztiak –ekonomikoak, naturaren hondamendiak, gerrak– probestu dituztelarik beren interesen mesedetan, aurre egiteko ez da aski izan jendeak logika horren hariak ezagutzearekin. Logika horren kontrako mobilizazioak ere ez diren moduan: sortu, indartu, itxaropenak piztu eta desagertu egiten dira. Zergatik?

Saiatzen ari garelako 30 urteotan jendarteak eta langileen eskubideak astindu dituen gerrak utzitako hondarrak organizatzen. Kalera atera diren gazte eta ez hain gazteak neoliberalismoak antolatutako gerra horren umeak dira.

Mugimendu sozial berriek gauza asko ekarri dute, jendetza handiak mobilizatzeko ahalmena, benetako aniztasuna, asmo handiei ekiteko konpromisoa, demokrazia sakoneko antolakuntzak. Baina mugimenduok behar dituzte langileen sindikatuak, hauen historia erradikala, indar instituzionala, aingura moduan mugimenduari egonkortasuna eman diezaioten. Antolatzeko daukaten esperientzia ere bai.

Sektore publiko indartsua behar

Baina korporazioek ezarri duten austeritatearen kontra herritarrak mugitu arren, oraindik zerbait falta zaio mugimenduari, Naomi Kleinen aburuz: ez dugula benetan sinesten posible dela agenda neoliberalaren ordez bestelako bat eraikitzea. Gazteek ez baitute ezagutu arau gabetzea, pribatizazioa eta murrizketa ez den ezer.

Defenditzen besterik ez dakigu, eraikitzen ez. Baina haien gezurrei uko egitetik haratago geure egiak behar ditugu. Ez da aski haien proiektua arbuiatzea, gure proiektua behar dugu.

Elite ekonomiko eta politikoak extractivistak dira. Jokatzen dute mugarik ez balego bezala, ez planetari lehengaiak erauzteko, ez gizartearen funtzionamenduan, ez langileen gorputzek soportatu dezaketen zaman. Eliteentzako eskulana lehengai bat da, petrolioa bezala, ahalik eta gehien ustiatu behar dena, axola izan gabe alboko kalteez, izan osasuna, familia, jendartearen egitura, giza eskubideak.

Kontaketa horren aurrean jartzeko narratiba sendoena klimaren aldaketak ematen digu. Gaurko eredu ekonomikoak ez bakarrik astintzen ditu langileak, herriak, zerbitzu publikoak eta babes sozialezko sareak. Planeta bera sostengatzen duen bizia astintzen du, bizirik izan dadin baldintzak suntsitzen.

Klimaren aldaketa ez da ‘gai bat’ besteen zerrendari gehitzekoa. Zibilizazioaren garrasia da. Gainditu ezin diren mugak badirelako. Trantsizioa egin beharra daukagu eta oraintxe.

Sindikalista asko deseroso egon daitezke eztabaida honetan, autogintzan, meatzaritzan edo karbono isuri handiko sektoreetan ari direlako. Ez diete klimaren krisia laga behar ekologistei, sindikalistek barneratu behar dute gure gizartea aberastasunera eraman duen iraultza industriala bera dela orain naturaren sistema guztiak hankaz gora jartzen ari dena.

Kliman zentratzeak ez dakar gainerako borrokak uztea. Aitzitik, klimaren krisiak areagotzen du austeritateari aurre egin beharra, datozen hondamendiak gainditzeko zerbitzu eta azpiegitura publiko sendoak beharko direlako.

Sektore publikoa biziberritu beharra daukagu. Karbono ixuriak gutxiagotzekotan, garraio publiko garbiagoak behar dira edonon. Etxegintza aldatu, energiaz eraginkorragoa izan dadin. Ez ditugu azpiegitura berriak behar, inbertsioak behar ditugu lehendik dauzkagunak hobetzeko. Klimaren borrokak ez ditu langileak zerbitzu publikoen borrokatik aldenduko, alderantziz baizik.

Milioika lanpostu berri behar dira politika horretan. Dagoenekoz ekonomiaren atal handiak dira low-carbon, karbono isuri urrikoak, sarritan okerren ordainduak. Horiek murrizketaz zigortu ez, soldata hobez sustatu behar dira. Zaintzaileak, hezitzaileak, osasun zerbitzuetakoak, zerbitzu publikoetakoak… horietatik beharko dira gehiago.

Nola finantzatu? Eliteek erakutsi dute dirua badagoela, bankuak zulotik ateratzeko erabili dute. Dirua justu bankuetan eta klimaren krisia eragiten duten konpainia handienen esku dago. Merkataritza librearen araurik gabeko globalizazioa sustatu dutenak, bateko eta besteko industria-gabetzeak dakarren langabeziaz gain, klimaren krisiaren errudun nagusietakoak dira.

Beraz, aplikatu dezagun the polluter pays araua, kutsatzaileak ordaindu behar du: karbono isurtzaileentzako zergak, salerosketa finantzazkoentzako zergak, korporazioen etekinentzako zergak.

Naomi Kleinek dio, amaieran: industria kutsatzaile zahar bat ixten diguten hurrengo aldian, ez dugu konformatu behar. Ez eskatu baimenik. Enpresa okupatu dezagun, geureganatu, kooperatiba bihurtu, jarduera iraunkorrago bat bilakatzeari ekin. Klimaren krisia tresna dugu: hartu eta erabili dezagun, ustez ezinezkoa dena eskatzeko.

1 comentario en “Naomi Kleinen deia: klimaren krisia jarri ezkerraren ardatz

  1. Sylvia M

    Hay ciertos debates, como los vinculados a la agenda de desarrollo, que ocupan un amplio espacio de tiempo, energía y trabajo en las organizaciones ligadas a la cooperación al desarrollo (ONGD, plataformas y redes de la sociedad civil, instituciones gubernamentales y, por supuesto, organismos internacionales). Sin embargo, los movimientos sociales pocas veces participan de manera directa en estos debates (ya sea por la propia arquitectura de la “participación” de las grandes citas internacionales, ya sea por la brecha entre las “profesionalizadas” ONGD y los movimientos ciudadanos). Estos debates, de gran calado en las políticas globales, encuentran poco eco en los medios generalistas, y apenas se extienden a la opinión pública. Sin embargo, eso no quiere decir que muchas de las demandas de los movimientos sociales no impregnen y se cuelen en las grietas de los cerrados foros internacionales, donde muchos representantes de las organizaciones civiles asumen y trasladan las propuestas que se discuten a pie de calle.

    En cualquier caso, no parece que la agenda de desarrollo post 2015 sea uno de los asuntos que más movilice a la ciudadanía global aún cuando, paradójicamente, las políticas de dicha agenda afectarán de manera directa a la ciudadanía. Pero es que, además, dentro del imbricado sistema internacional, son precisamente estas políticas relacionadas con el desarrollo, las que la ciudadanía más ha trabajado, para las que tiene grandes propuestas, y también muchas reclamaciones: ¿Qué tipo de planeta queremos? ¿Por qué modelo de desarrollo vamos a apostar, al menos discursivamente, en los próximos años: uno sostenible o uno centrado en las dinámicas de crecimiento? ¿Queremos seguir apostando por metas voluntarias para combatir la pobreza, como lo han sido los Objetivos de Desarrollo del Milenio (ODM), o queremos políticas globales coherentes con un modelo de desarrollo sostenible, sometidas a un marco de exigibilidad legislativa?

    El nuevo dossier de Economistas sin Fronteras, La agenda de desarrollo post 2015: ¿Más de lo mismo o principio de transición?, fue publicado, oportunamente, a mediados de septiembre coincidiendo con la 68º Asamblea General de Naciones Unidas, que este año se ha dedicado, precisamente, a la construcción de la nueva agenda. Con este documento, Economistas sin Fronteras pretende acercar a la ciudadanía lo que significa la agenda de desarrollo post 2015, qué contenidos y enfoques se están proponiendo, mediante qué metodologías. El propósito del dossier, como subraya su editor Pablo J. Martínez Osés en la introducción, es principalmente generar argumentos favorables para la incorporación de aspectos estructuralmente transformadores en la nueva agenda. Argumentos que nos ayuden a proponer y a demandar a nuestros gobiernos las políticas que queremos en cuestiones de desarrollo tras el 2015.

    El dossier, además, incorpora un adelanto del documento encargado por el gobierno español al catedrático de Economía Aplicada José Antonio Alonso. El texto final, con artículos de varios autores, tal y como sostuvo el gobierno en su presentación, tiene como objeto alimentar (o convertirse en) la posición de España en el debate sobre la agenda de desarrollo. El documento completo no está, de momento, disponible en la web del ministerio.

    En el especial de Economistas tienen cabida también otras reflexiones de mucho interés, como la de Jens Martens, director del Global Policy Forum, que apuesta por la inclusión en la agenda de objetivos universales de sostenibilidad; las de Diane Elson y Radhika Balakrishman, del Center for Women’s Global Leadership, que elaboran propuestas sobre la inclusión de los derechos de las mujeres en la agenda, o la del propio Pablo Martínez, coordinador de la Plataforma 2015 y más, que propone un marco de fiscalización de la coherencia de políticas de desarrollo a través de un índice con el que poder realizar exigencias a los Estados en esta materia.

    Como afirma Jens Martens en su artículo, “el actual marco de desarrollo internacional centrado en los Objetivos de Desarrollo del Milenio y las estrategias emanadas de él no han proporcionado las respuestas adecuadas a los problemas globales, como la aceleración del cambio climático, la creciente brecha entre ricos y pobres, la financiarización de la economía mundial o la falta de respeto a los derechos humanos”, de ahí que se necesite de un nuevo marco global más ambicioso que el que nació en 2000 con la Declaración del Milenio. Los debates en la conformación de la agenda no deberían eludir, esta vez, dos cuestiones claves: el persistente dilema entre crecimiento y sostenibilidad, y el de la exigibilidad versus la voluntariedad. Ya veremos si con esta nueva agenda seremos y haremos más de lo mismo o apostaremos por un cambio que modifique en profundidad las contradicciones y los aspectos más desiguales del modelo de desarrollo actual.

    Responder

Deja un comentario