Behobia-Donostia, Aipatzekoak eta berrikuntzak

Lasterketa posible izan dadin urtero lanean aritzen diren boluntarioei eskeiniko diete azaroaren 10eko lehia.

BEHOVIA

Behobia-Donostia, Fortuna kirol elkarteak antolatzen duen 20 kilometroko lasterketa ezaguna, iristear da. Betiko moduan, azaroko bigarren igandean izango da, azaroaren 10ean aurtengoan, eta berau antolatzeaz arduratzen diren kideek prentsaurreko teknikoa egin dute gaur, Pio Baroja kiroldegian. Mende erdia betetzear da Behobia-Donostia, 49. lasterketa izango baita aurtengoa, eta 28.000 partaide baino gehiago izango ditu. Hala, datorren urteko 50. ekitaldirako proba moduan erabiliko dutela azaldu du arduradunek, izan ere, 30.000 korrikalarietara iristea izango da euren helburua 2014an. “Ez dugu uste zaila izango denik 30.000ra iristea, izen emateak segituan betetzen baitira urtero”, aipatu du Iñigo Etxeberriak. Bestalde, aurtengo lehia, lasterketa posible egiten duten boluntario guztiei eskainia egongo da, eta kamisetako leloak ongi adieraziko du hori. Izan ere, boluntarioek Gure denbora zuen marka dioen kamiseta eramango dute, eta korrikalarien kamisetak, berriz, Zuen denbora gure marka dioen leloa izango du.

Partaideak honela banatuko dira: 28.342 korrikalari, 30 elbarri handbike delakoetan, eta 300 patinatzaile. Emakumeei dagokienean, berriro ere partaidetzak gora egin du, eta 5.248 emakumek eman dute izena aurten; hau da, partaideen %18’5 izango dira. Bestetik, gipuzkoarren partaidetzak ere gora egingo du, eta 8.600 izango dira. Katalanen partaidetza ere izugarria izango da, 4.500 guztira.

Korrikalariaren azoka Anoetako Belodromoan egingo dute, iaz Kursaaletik bertara mugitu ostean. Azaroaren 8an eta 9an izango da, eta iaz 40 postu izan bazituzten, aurten 50era iritsiko dira. Bertan dortsala jasoko dute korrikalariak 10.000 izango dira. Antolatzaileek behin eta berriz aldarrikatu dute, gainera, Belodromoko atletismo pistak hobetzearen beharra.

Partaideak eroso egotea da Fortunako kideen helburua, eta ez diote garrantzia berezirik eman nahi izaten irabazleei. Edonola, historiako Behobia-Donostiarik irekiena izango dela ziur dute, eta parte hartuko duten atleta aipagarrienen berri eman dute. Euskaldunen artean, gizonezko aipagarrienak Asier Cuevas, Alberto Revuelta, Sergio Roman eta Iker Oliveri izango dira; emakumezkoetan, berriz, Claudia Beobideren partaidetza azpimarratu dute. Gainontzean, Rafa Iglesiasek eta Txema Martinezek ez dute hutsik egingo, beste batzuen artean, eta hiru marokoar ere etorriko direla aipatu dute.

Teknologia Berriak

Twitter bidez lasterketaren jarraipena egingo du @bss_Fortuna erabiltzaileak eta #behobiass hashtaga erabiliko dute lasterketaren berri emateko.

Facebooken orrialdea du lasterketak eta dagoeneko 2.400 jarraitzaile baino gehiago ditu.

On-line denda dute korrikalarientzat.

Eskuko telefonoetarako aplikazio berri bat sortu dute, BSS izenekoa, bertan lasterkariek informazio zehatza jaso dezaten.

Eskuko telefonoetarako Run Loc aplikazioa erabil daiteke lasterkarien jarraipena egiteko.

Aipatzekoak eta berrikuntzak

Aldizkaria korrikalari bakoitzarentzat bana izateaz gain, gehiago argitaratu dituzte.

Ordutegia aurreko urteekin alderatuz orduerdi aurreratu dute, eta hala, 10:00etan irtengo dira lehen korrikalariak eta 11:20an azkenak. Beraien aurretik, ordea, elbarriak irtengo dira, 9:30ean, eta patinatzaileak, 9:40ean.

Motxilak lehenago uzteko aukera izango dute partaideek: Korrikalariaren azokan, eta lasterketaren egunean bertan, Zuhaizti kiroldegian edo Gipuzkoa plazan, 7:30tan; edo urtero bezala irteeran bertan.

Okendo plazan helmugara iritsi ondorengo zerbitzuak jarriko dituzte iaz moduan, baina askoz masajista gehiagorekin…

Iaz moduan, haurtzaindegi zerbitzua izango da Zuhaizti kiroldegian.

Tren zerbitzua zabaldu dute.

Komun gehiago egongo dira ibilbidean zehar (2, 5 12 eta 14. kilometroetan).

Lasterketa uzten dutenentzat zerbitzu berezia egongo da.

VII. Behobia Txikia

Azaroaren 9an egingo dute, 15:30ean, Anoetako estadio txikian.

Guztira, 0-15 urte arteko 2.500 haurrek parte hartuko dute.

Estitxu Zabala  2013/10/31

Deja un comentario