1813ko soldaduak Donostiara itzuli dira

ZonbiFantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Asteari hasiera eman dio danborrada zonbiak.

Izaki itsusi, berezi eta beldurgarriek Donostia bisitatu dute. Izan ere, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Astea hasi da gaur bertan, eta film berdurgarriez gain, beste hainbat jarduera ekarriko ditu hirira, azaroaren 1a arte. Danborrada zonbia iritsi da 19:00ak inguruan Bulebarrera, eta herritarren artean ikusmin handia sortu du. Zehazki, 1813an Donostia suntsitzera etorri ziren soldadu horiek itzuli dira hirira, danborrada zonbia osatuz, oso itxura kaxkarrarekin, armiarma sarez eta odolez beteta.

Danborradak Bulebarra gurutzatu du, koreografia txiki bat eskaini du zonbi kuadrillak, eta Parte Zaharrean barrena ere ibilaldi txiki bat egin du, inguruko guztiak izutuz. Gainera, herritar askok bat egin nahi izan dute jaiarekin, eta arratsaldean asko izan dira Bulebarrean bertan jarritako makillaje tailerretik igaro direnak. Hala, aurpegiak hildako bizidunen moduan margotu dituzte.

Estitxu Zabala

Deja un comentario