The Joselontxo’s ¡El domingo por la tarde en el barrio!

THE JOSEThe Joselontxo’s Txaranga participa en las fiestas de Aiete desde las del 2009

The Joselontxo’s Txaranga 2008. urteko Azaroan sortu zen, Joxean Malvido tuba irakaslearen eta Pedro Miguéliz, Kilikariak fanfareko kide ohia eta gure txarangaren laguntzailearen ekimenez, Antiguoko haur Danborradarekin jotzea proposatu zigutenean. Proposamen horren aurrean, musika eskolan ikasten genuen lagun ugari elkartu ginen danborradan joko zuen taldea osatzeko.

Gogo eta ilusio handiz ekin genion ensaiatzeari, zailtasun ugari izan genituen arren. Hastapen hauetan, Joxean eta Pedrok laguntza handia eskaini ziguten, eta esker gisa The Joselontxo’s Txaranga jarri genion izena talde sortu berriari, izan ere, Joxean “Gari Montxo eta Joselontxo” pailazo taldeko Joselontxo da.

Izandako esperientzia positiboaren ondorioz, uda hasi aurretik berriro elkartzea erabaki genuen proiektu serio eta gogo handiko bat sortzeko, eta udaran zehar Donostiako txoko ugari alaitu genituen gure musikarekin.

Ordutik hainbat leku desberdinetan jo dugu eta proiektu honi hasiera eman genion unean genituen gogo eta ilusio berdinekin jarraitzen dugu, orain esperientzia handiagoarekin.

Deja un comentario