1 comentario en ““Aspalditik ezagutzen dut jaialdi hau, eta leku berezi bat du nire bihotzean”

  1. Hugh

    Zertarako ekoiztu inork ikusiko ez dituen filmak? Zertarako antolatu Zinemaldi bat glamourrik ez badago?

    Iritsi da. Hugh Jackman Donostian dago. Azken orduetan idatzi eta esan denari erreparatzen badiogu, Zinemaldia salbatzera dator. Fikziozko superheroiak pantailatik salto egin du errealitatera. El Diario Vasco-k duela hiru egun: «Hugh Jackman eta Bonham Carter iritsi arte ez da glamourrik izango Zinemaldian». Bonham Carterrek kale egingo duela jakin genuen atzo eguerdi partean. Ordurako komunikabide berak zintzilikatua zuen bideo bat non Donostiako kronika sozialaz arduratzen den kazetariak Rebordinosek gai honen inguruan emandako azalpenak eskaintzen zizkigun: agenda arazoak, aurrekontu murrizketak, zorte txarra…

    Glamourrarenak zinemaldi batean bere tokia duela onartzen badut ere, Zinemaldian dauden beste gonbidatu eta parte hartzaileek nola sentitu behar dute halako albisteen aurrean? Aste honetan bertan ETBko 60 minutos saio «originalak» Donostia glamourraren hiria izeneko programa emititu zuen. Auzo lotsa. Donostiaren klixerik zaharkituen errepikapen merkea. Donostiarra izateari uko egiteko modukoa.

    Hiri kosmopolita saltzen dugu, baina hiri kosmopaletoa gara.

    Zinema «aditu» batzuen aho eta lumatik jakin dugu ere Hugh Jackmanek akaso ez duela merezi jaso duen Donostia Saria. Sari ororen moduan eztabaidagarria da jakina, baina ez du beste saridun batzuek baino gutxiago merezi (Banderas, Dillon,…). Gure etxean ados gaude sariarekin. Pala partida jokatzeko frontoia dirudien petxolobo horregatik besterik ez bada merezi du saria.

    Eta izena. Izen batek asko markatzen du. Hugh izena duten hiru aktoreak maite ditut. Unerik nartzisistenetan beti esaten dut nire bizitzaren biopic bat egin beharko balute Hugh Grant aukeratuko nukeela nire papera egiteko. Beste Hugh batek ere aukerak izango lituzke: Hugh Laurie, House Doktoreak. Donostia sari berriak, ordea, ez. Gustatzen zait aktore gisa, eta niri ere hunkigarria egiten zait txutxumutxu aldizkarietan bere familiarekin paseoan edo hondartzan ikusten dudanean. Baina Hugh Jackmanek ez ditu ezaugarriak betetzen… australiarregia da.

    Bada beste Hugh bat. Hefner. Baina hura nire paperean ikustea baino, nahiago nuke ni harenean ikustea.
    Koldo Almandoz

    Responder

Deja un comentario