Hondarribiak irabazi du Donostiako uretan,


epaileek gipuzkoarren helegitea onartu eta gero
Polemika, lehia, estropada bikainaUrdaibai bere hirugarren Kontxako bandera lortzeko atarian zegoen, ohorezko txanda irabazi eta gero, baina Hondarribiak jarritako helegitea onartu dute epaileek; horrenbestez, gipuzkoarrek bandera irabazi dute, 2005ean bezala, orduan ere helegite baten bitartez –hamaikagarren bandera dute–. Joan den igandean azkarrena izan ziren bermeotarrak, eta gaurkoan berriro iritsi dira lehenak, baina epaileek kanporatu dituzte “abordatzea” egin dutela iritzita. Azken lau urteetan Bizkaira joan da trapua, gipuzkoarren zoritxarrerako. Aurten gauzak aldatu dira, helegitea dela medio.
Epaileen erabakiaren zain egon dira traineruak estropada amaituta. Izan ere, bigarren luzean talka egin dute une batean Urdaibairen eta Hondarribiaren arraunek. Eta Hondarribiari zegokion laugarren kalean gertatu denez, epaileek Bidasoaldekoen alde egiteko aukera egon zitekeela pentsatu da; Urdaibai kanporatu eta Hondarribiari bandera eman, alegia. Azkenean, epaileek bere horretan utzi dute sailkapena. Hori bai, Hondarribiak helegitea aurkeztu du, eta ordu erdi geroago erabaki ofiziala etorri da: Hondarribia txapeldun, Urdaibairen kalterako.
Lehen ziabogara lehena iritsi da Urdaibai, 9 minutu eta 19 segundoko aldearekin. Indarrak oso parekatuak zeuden ordurako, bi segundora iritsi baitira Kaiku eta Orio, eta hiru segundora Hondarribia. Bigarren luzean, berriz, Kaiku atzean geratu da, eta hiruren arteko lehia izan da: Urdaibai, Orio eta Hondarribiaren arteko lehia. Bidasoaldekoak 6 segundora egon dira lehen luzean, baina, atzetik aurrera egin ondoren, estu hartu dute Urdaibai; aurretik jartzea lortu dute une batean, arraunek talka egin duten unean, hain justu.
Azkenean, Urdaibaik egoera zailari eutsi dio eta txanda irabazi du, Hondarribiak indar piska bat galdu duen bitartean. Polemika etorri da gero, epaileek azken erabakia hartu eta gero. Hondarribiarrek herriko festen egun handia eskuratu dute trapua, Ama Guadalupekoari ohore egiten dioten egunean; alarde egunean, alegia. 1968an antzeko balentria egin zuten, orduan ere txandarik irabazi gabe; ez lehen igandekoa, ezta bigarrenekoa ere.
Ohorezko txandaren sailkapena:
1-Urdaibai. 19 minutu 22 segundo (Epaileek Urdaibai kanporatu dute)
2-Orio. 19:23
3-Hondarribia. 19:24
4-Kaiku. 19:39
Kontxako banderaren sailkapen orokorra:
1-Urdaibai. 38:39 (Epaileek Urdaibai kanporatu dute)
2-Hondarribia. 38:44
3-Orio. 38:46
4-Kaiku. 39:10
5-Portugalete. 39:24
6-San Pedro. 39:32
7-Tiran. 39:40
8-Donostiarra. 40:52

4 comentarios en “Hondarribiak irabazi du Donostiako uretan,

  1. Lotsagarria!!!!!

    Lotsagarria!!!!! itsasoan irabazi behar da, ez bulegoetan!! Gipuzkoarrek aspladiko partez irabazten ez dutenez bandera ziztrin hori, gaur irabazi behar zuten. Sar dezatela gure duten lekutik trapu hori. Aupa Kaiku!! eta gaur ere Gora Urdaibai!!!!!

    Responder
  2. ...y las chicas de Zumaia

    Sin tener ni idea del reglamento, las imágenes de ETB (GPS incluido) dejan claro que Urdaibai ha invadido la calle de Hondarribia hasta llegar a tocarse, las tecnologías evitan las polémicas de décadas anteriores. Hasta que punto ha perjudicado dicha maniobra a los verdes…. eso ya queda a la interpretación de los jueces, que dijeran lo que dijeran iban a ser criticados
    Y enhorabuena a las chicas de Zumaia por su merecida victoria (no sé por qué esa noticia no se puede comentar en una web como la de Lantxabe)

    Responder
  3. PUTXERAZORIK EZ!!!!!

    Orio ere Urdaibairen eta hondarribiren kalean sartu da, horrek ez du esan gure traineru bat deskalifikatu behar denik. PUTXERAZORIK EZ!!!!! Horrelakoak, Salsamendik esan duen moduan, estropada gehienetan gertatzen da. Salsamendik esan duen moduen ere, kirolari moduen ez du onartuko bandera Bermiora ez eroatea. Bai, pasa den domekan bai gaur, garaile bakarra Urdaibai da.

    Responder
  4. Mal perder

    En mi humilde opinión, los jueces tenían que haber descalificado a Urdaibai en el agua, no debieron terminar la regata. La reclamación de después y el posterior triunfo de Hondarribia empañan un poco el desenlace. Lo que no podía esperar es el espectáculo lamentable que vivimos tras el final de la prueba. Me pareció que algunos remeros de Hondarribi tuvieron un mal ganar y otros de Urdaibai un mal perder; fueron de todo menos ejemplares. Pero lo peor puede que fuese el imbécil que subió al Ciudad de San Sebastián para insultar al jurado, a los presentes y a todos los guipuzcoanos. ¿Qué culpa tengo yo de sus males? ¿Y el resto de tripulaciones de la provincia?

    Al paspán de Urdaibai habría que explicarle que su club sí necesita a la Bandera de la Concha, pero esta competición no necesita la presencia de la tripulación de Bermeo. Cuando quieran pueden dejar de venir si tienen algún problema con las decisiones o la forma de actuar. Tal vez también habría que explicarle que para cuando ellos fundaron su club, los de Hondarribi ya habían ganado un buen puñado de banderas y en su historia se han coronado once veces en la capital donostiarra. El primer triunfo de los verdes en esta ilustre competición data de 1881, ¿dónde estaban él y su equipo en aquel entonces? Creo que los remeros deberían de entender que ellos pasan, que los clubs perduran en la historia y que las trayectorias merecen un respeto.

    Nadie está insinuando que invadieran la calle de forma premeditada, pero fue lo que pasó. Acaten la decisión, puesto que interrumpieron la remontada más que probable de la tripulación de Hondarribia. Da igual que sean vizcaínos; antes que Urdaibai ya ganaron Santurce, Kaiku u Ondarroa. ¿Qué lecciones o verdades se creen que va a destapar este tipo? Dejen de decir sandeces y pidan perdón. Nadie tiene ningún complot contra ustedes, no son el ombligo del mundo.
    Aingeru M

    Responder

Responder a Lotsagarria!!!!!Cancelar respuesta