ZERGAITIK INTERPRETAZIOA BERRERAIKETAREN ORDEZ?

wwwwHegoak ebaki banizkio nirea izango zen, ez zuen alde egingo. Baina, honela ez zen gehiago txoria izango eta nik… txoria nuen maite.”

Txoria txori. Mikel Laboa

Abestiak dioen bezala, Munto berreraiki izan bagenu interpretatu ordez, ez genuke Munto berreskuratuko, ezta aren arima ere. Imitazio bat izango litzateke, inongo zentzurik gabe gaur egungo testuinguruan. Hori ez da nahi duguna, leku honek sortu zuena baizik: topaleku bat, tradizioz beteta, erreferentzi bat.

Geure proposamena Munto baserritik sortzen da. Munto beratik sortzen da ideia, ez zaio ideia eransten. Geure proposamenak Munto oroitu nahi du, han gertatzen zena, eta lehen ematen ziren antza, gaur egun ere egora desberdinak eman daitezen espazio batzuk sortu ditugu. Espazio horiek material eta begetazio tradizionalen bitartez diseinatu ditugu, euren alde onak erakusteko eta tradizio indartzeko, baina gaur egungo beharrak eta erabilerak ahaztu gabe.

PROIEKTUA. TOPALEKU, OROIMEN ETA IKASBIDE

Proiektuak hirigintzaren presioa dela eta galdutako ondare historiko bati erantzuten dio. Gaur egun Muntoko baserritik geratu diren hormak gorde nahian, horiexek gehiegi aldatu gabe, antzinako eraikinaren bolumena eta barne distribuzioa berrikusi ditugu. Baserriaren hondarrek utzitako aztarna garatu dugu, testuinguru berri bat eman diegu euren zentzua uler dadin, baina gaur egungo egoerara egokitzen den proposamen batean. 

Garbiak, organikoak eta biziak diren materialen bitartez Munto zaharra oroitzen duen Munto berri bat zehaztu dugu. Iragana eta gaur egungo egoerara eraman gaituzten errealitateak argi utzita, baina bizirik dagoen orainaldi batean, hazkuntza prozesu batean.

Un comentario en “ZERGAITIK INTERPRETAZIOA BERRERAIKETAREN ORDEZ?

  1. Ondare

    Orain, gure asmoa, plaza horretan baserria oroitzea da, baserria oroituko duen plaka bat jarri, baserriaren maketa txiki bat, tokan jolasteko tokia, eta hiru kupel.

    Responder

Deja un comentario