Larunbatean hasiko da udako denboraldia udal igerilekuetan

IMG_0031Larunbat honetan hasiko da udal igerilekuen udako denboraldia. Hala, Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak eta Yoldiko solarium gunea asteburuan irekiko dituzte. Gainera, aurten kanpoko igerilekuen udako denboraldia irailaren 15a arte luzatuko da, erabiltzaileen eskaerei erantzunez. Bestalde, Anoetako Belodromoko ordutegia ere ordu erdiz luzatuko da

Etxadi eta Intxaurrondo, ordu erdiko luzapena larunbatetan ere egingo da. Beste zenbait kiroldegitan, aldiz, udan kirol pisten erabilera askoz txikiagoa izanik ordutegiak murriztu egingo dira.

Urteko itxiera egunak

Gainera, ixte hauetan zehar, beste mantentze lanak eta zenbait hobekuntza ere egingo dira, lan hauek urtean zehar zerbitzuan eragina izan ez dezaten. Adibide moduan, Bidebieta eta Bentaberriko gimnasioak handituko dira, Intxaurrondoko spa gunean egokitze lanak burutuko dira, Etxadin biltegi guneak jarriko dira eta gainontzeko kirol instalazioetan beste lan txikiak ere egingo dituzte.

Agurtzane Altuna 2013/06/13

Deja un comentario