Con Gabriel Aresti, siempre

GABRIELEl 1 de abril de hace dos años, un autobús con algo más de medio centenar de personas partió de Donostia hasta el cementerio de Montauban (Francia), para realizar una ofrenda floral a Manuel Azaña. Ante la tumba de D Manuel, Lola Arrieta, rodeada de amigos entrañables, se leyeron varios versos del poemario de Gabriel Aresti 

AZKEN HARRIA/LA PIEDRA FINAL

Reproducimos el último de ellos

Bizia

bezpera luze bat da,

inoiz argitan urratuko ez zaidana,

                                             gau ilun bat,

                                           otso harraparien aho beldurgarriak baino

                                   ilunagoa.

La vida

es una larga víspera,

que nunca desgarrará la luz,

una noche oscura,

más oscura

que las temibles bocas de los lobos cazadores.

¡Ay, por qué nací al mundo

para morir después del mundo indignamente!

Gaurko egunez, 1975eko ekainaren 5ean hil zen Gabriel Aresti. Urteurrena dela-eta, Susa argitaletxeak material oso interesgarri bat ekarri du bere webgunera: Aresti bera entzun daiteke bere olerki batzuk errezitatzen. Ikus daitekeenez, olerkariak bazekien errezitatzen ere: ahoskera lauetik urrun, entonazioarekin jokatzen du, zenbaitetan dramatismo nabarmena erantsiz.

1975eko maiatzaren 27an Basurtuko ospitalean operatu zuten. Honela dio ospitaleak heriotzaren ostean plazaratutako agiriak: «El Sr. Gabriel Aresti fue operado el 27-V-75, por padecer una severa hipertensión portal, con gruesas varices esofágicas y ascitis, por cirrosis hepática de origen post-hepatitis. De repente, la madrugada del domingo al lunes, empezó a empeorar, y ya no se podía evitar lo que todos temíamos».

Susa argitaletxeak azaldu duenez, Begoña Prieto erizaina, Natxo de Feliperen emaztea, hantxe zegoen beti. Ramon Saizarbitoria egunero joaten zitzaion bisitan Donostiatik. Basurtuko Ospitaleko Allende pabilioiko 7. zenbakia zuen gelan hil zen Aresti 1975eko ekainaren 5ean, oinaze handitan.

Beraz, Gabriel Arestik berak errezitaturik 12 poema entzun daitezke hemen:

http://www.susa-literatura.com/emailuak/aresti/

Audio horien artean daude, adibidez, poema oso-oso ezagun bi: ‘Nire aitaren etxea’ eta ‘Egia bat esateagatik’.

Bi poema horiek Patxi Mujika Mendiburuk grabatu zituen 1964ko irailaren 19an, Donostiako Udal Liburutegian Arestik emandako hitzaldi batean (‘Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra’).

Baina baita ere beste bi poema sonatu hauek ere entzun daitezke: ‘Bilboko kaleak’ eta ‘Gizonaren ahoa’. Bi poema hauek Jesus Mari Olanok grabatu zituen 1966an, Hernaniko udaletxeko pleno-aretoan Arestik eskanitako hitzaldi batean (‘Euskararen izen poetikoak’).

Bestalde, Susak Gabriel Arestiri buruz gehiago jakiteko, ikus hemen:

http://zubitegia.armiarma.com/?i=148

Gainera, Susa argitaletxeak online ipini du Angel Zelaietak idatzitako Gabriel Arestiren biografia (250 orrialde. Helbide honetan dago:

http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best10

Heriotzari buruz Zelaietak idatzitako atala zirraragarria da. Besteak beste, alargunaren restigantza hau jaso zuen idazleak: «Ha muerto amándome y llamándome como cuando vivía: ¡Meli!, ¡Meli! Estírame la sábana, levántame la cama. Meli, llévame a la silla. Meli, que me quiten esta sonda, aunque sólo sea unos segundos. Meli, ¿hay algo en el buzón? Meli, ¿quiénes han venido a visitarme? Meli, dame la mano. Meli, tráeme las niñas. Meli, ¿me voy a morir? Meli, júrame que me enterrarás como yo quiero».

Angel Zelaietak idatzi zuenez, Gabriel Arestiren azken borondatea izan zen bere gorpua, elizara eraman gabe, Meabe idazlearen ondoan lurperatzea. Bere poesien berrargitalpena, berriz, Ibon Sarasola eta Jon Juaristiren eskuetan utzi zuen; eta olerki horiek kantatzeko eskubidea, berriz, Natxo de Feliperi eman zion. «Horrez gainera, Bilbo, Donostia eta Baionako katedraletan kristauek meza bana eskaintzen bazioten, eskerrak ematen zizkiela», irakur daiteke baita ere Zelaietaren liburuan.

Jakina denez, Oskorrik Arestiren omenezko diskoa egin zuen 1976an. Eta aurtengo otsailaz geroztik, ‘Gabriel Aresti biz(s)itan’ kantaldia eskaintzen ari da herririk herri.

Deja un comentario