Espazio publikoan eragiteko deia egin nahi du François Chastenet arkitektoak

CHASTANETLa escritura urbana desde otro punto de vista

Espazio publikoan eragiteko deia egin nahi du François Chastenet arkitektoak

Chastanet: El arquitecto, diseñador gráfico y tipógrafo francés presenta en Okendo la exposición ‘Arquitectura y escritura’

Arkitektura & idazketa: Dokumentalak & proiektuak izeneko erakusketa zabaldu dute Okendo kultur etxean. François Chastanetek hirietako idazketaren inguruan egindako begirada islatzen du erakusketak. Chastanet arkitekto eta tipografo frantsesa da, eta bere lehen erakusketa monografikoarekin iritsi da Donostiara. Azken batean, herritarrek espazio publikoan eragitea da bere nahia, eta horretarako, bidea ematen die. Idatzizko lengoaia eta arkitekturaren lengoaia harremanetan erakusten ditu jasotako argazki eta ikus-entzunezkoen bidez.

Zehazki, Sao Paulo, Los Angeles, Bordeaux eta Txina (bereziki Shangai eta Pekin) bisitatu ditu Chastanetek, eta toki horietan arkitekturak eta herritarren idatziek duten lotura aztertu du. Hiri horietan topatutakoa aztertu eta hainbat liburuetan bildu du, eta horiek ere erakusketan kontsultatu daitezke. Grafitiak, txinatarrek lurrean urarekin egiten dituzten idatziak… irudi bereziak topa daitezke erakusketan. “Erramintak ematen ditut herritarrek eguneroko inguruarekin harreman estuagoa izan dezaten”, aipatu du egileak. Izan ere, bere liburuetan kalean txinatarrek kalean idazteko erabiltzen dituzten pintzelak nola sortu azaltzen du, besteak beste.

Arkitektura & idazketa: Dokumentalak & proiektuak izeneko erakusketa ekainaren 29a arte egongo da ikusgai. Honako ordutegiarekin; astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era, eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.

Estitxu Zabala (Hitza)

 

Deja un comentario