Fardela ala produktibismoa

Herkulesek hamabi lan —hamabi balentria— burutu behar izan zituen askatasuna lortzeko. Euskal tradizioan, ordea, helburu goratsu bat mamitu nahi duenak zazpi ditu burutu beharreko ahaleginak. Bien arteko aldea ez dago, ordea, egindako balentrien zenbatekoan soilik. Diferentea dute ahaleginen nolakoa ere: Herkulesen lanek indarrarekin dute zerikusia, neurgarri dira; Martin Txikirenek —zazpi balentrien euskal heroiarenek— adimenarekin, zuhurtasunarekin. Indarra neurgarri da. Adimena eta zuhurtasuna,ez.

olariaga

Mikel Agirrek dimisioa eman du, eskatzen zitzaizkion ahaleginen fardelak izututa nonbait. Euskal Telebistak neurriaren arazoa dauka, hazten eta hazten joan baita inork kontrolatu (nahi) ez zuen elefantiasiak jota. Baina, neurriarenaz gain, EITBk ereduaren —identitatearen— arazo larria du mami-mamian: zuzendari bat izan zein bestea, neurria eta eredua batzeko ahalegin adimentsu eta zuhurren premia du fardel.

Anjel Lertxundi

Deja un comentario