Donostiarrak traineru bakarra izango du, arraunlari faltagatik

BARCADonostiarra arraun elkarteak gaur egin du ofiziala albistea; arraunlari eskasia dela eta, aurten traineru bakarra uretaratuko du. Xabier Zabala loiolatarra ari da denboraldi hasieratik kuadrilla entrenatzen, orain arte Jose Ramon Mendizabalek bete duen postua hartuta. Ilusioz ari dira lanean, bereziki jende gaztearekin. Klubak adierazi du ez dela albiste ona bi traineru betetzeko adinako taldea ez izatea. “Ez da albiste ona, baina lanean jarraituko dugu datozen urteetan Donostiak bi traineru izan ditzan”, adierazi du klubak. Beraz, aurten, ‘Torrekua’ trainerua KAE-1 Ligan lehiatuko da hiria ordezkatuz, baina KAE-2 Ligan ez da hiriko ordezkaritzarik izango. Hala, Liga hasi aurreko prestakuntzarekin jarraituz, larunbatean, 17:00etan, San Pedroko estropadan izango da Donostiarra.

Estitxu Zabala 2013/03/21

Deja un comentario