142 zuhaitz landatuko dituzte larunbatean Puion

 

Haritzalderen zuhaitz landaketa bat, Puion. (Argazkia: Haritzalde)

Haritzalderen zuhaitz landaketa bat, Puion. (Argazkia: Haritzalde)

Gazteak Elkarbizitzen Ikasten egitasmoaren barruan, nazionalitate anitzeko 300 gaztek baina gehiagok egingo dute landaketa.

Larunbatean egingo dute zuhaitz landaketa Puion, Haritzalde eta Kaebnai elkarteek sustatuta. Donostiako Udalaren laguntzarekin, gaur azaldu dute egitasmoaren nondik norakoa.

Izan ere, larunbatean 12:00etan Puioko zelaian egin dute zita, guztira 142 lizarren landaketa egiteko. Gazteria zinegotzi Naiara Sampedrok azaldu duenez, Kaebnai Kultur Arteko Ekintza Berria ekaltearekin elkarlanean, gazteen arteko elkarbizitza sustatu nahi dute hala; “bertan sortzen diren harremanak zuhaitzak bezala sustraiak bota era fruituak ematea espero dugu”, esan du.

Ez da bi elkarteek elkarlanean egitasmoa haue egiten duten lehen aldia, izan ere, dagoeneko 850 zuhaitz landatu dituzte elkarrekin. Puioko zelaian, guztira 2.222 zuhaitz egongo dira larunbatetik aurrera Haritzalderi eskerrak. Hala, 300 gaztetik gora batzea espero dute bertan.

Deialdi irekia

Noski, zuhaitzak landatzeko deia donostiar guztiei zuzenduta dago. Gazte, haur edo helduei. Izan ere, Haritzalde elkarteko kideek lagunduko dute denean. Esan duten bakarra, oinetako egokiak ematea gomendatzen dutela.

Bestalde, 11:30ean hamaiketakoa egingo dute indarrak hartzeko; eta ondoren, Kaebnaiko gazteen eskutik bazkaria.

Deja un comentario