Udal gobernuak Munto mantendu eta berreskuratzeko lanean jarraituko du

 

Munto baserria eraisten. (Argazkia: Nagore Koch)

Munto baserria eraisten. (Argazkia: Nagore Koch)

Irutxuloko Hitza on 2013/02/14

Iazko aurrekontuan milioi bat euroko inbertsioa egitea proposatu zuten; gainontzeko taldeek ez zuten onartu.

Udal gobernuak ohar baten bidez jakinarazi du, eraitsi berria den Munto baserriaren zatirik ahalik eta handiena mantendu eta berreskuratzeko ahalegina egingo duela. Azaldu dute, Munto baserria eraitsi ez zezaten apustu sendoa egin dutela eta hori izan dela bere borondatea hasieratik azken unera arte.

Azaldu dute, 2012rako aurrekontu proiektuan, Muntori bideratuta milioi bat euroko inbertsioa egitea proposatu zutela eta udaleko beste indarrek atzera bota zutela proposamena, eta horregatik daudela orain egoera honetan.

Bestalde, azpimarratu nahi izan dute, udal gobernuak gardentasun osoz jokatu duela prozesu osoan, esaterako, bizilagunekin bilkurak eginez edo eskura duen informazioa emanez. Gaineratu dute, bide horretan jarraitzeko borondatea dutela.

Argitu nahi izan dute, Munto eraisteko agindua 2011koa delaa, gobernu hau iritsi aurretikoa, hain zuzen.

Zintzotasun politikoa, gainontzeko alderdiei

Azkenik, zintzotasun politikoa eskatu nahi izan die gainontzeko alderdiei. Zehazki, Udal Gobernuari, Munto ez eraisteko ahaleginetan, babesik eman ez dioten udal ordezkariei egin die eskaera; “izan ere, udal gobernu honen borondatearekin bat egin izan balute, Munto baserria ez zen eraitsiko”, azaldu dute.

Hala ere, argi azaldu nahi izan dute, Donostiako udal gobernuak lanean jarraituko duela alderdi, eragile eta bizilagun guztiekin Muntoren zatirik ahalik eta handiena mantentzeko borondatez.

Deja un comentario