Donostiako Munto baserria bota dute

Makinak Aieten dira, eraiste lanak egiten. Auzotarrek eskatu bezala, eraikinaren zati bat bota gabe utziko dute, leku horretan baserri historikoa zutik izan zela gogoratzeko.

Goizean hasi dira Donostiako Aiete auzoko Munto baserria erausteko lanetan. Kamio batean ekarritako hondeamakinak XVI. mendeko baserria bota du, jendearen berigadapean. Asko gerturatu dira eraikina nola eurausten zuten ikustera, kamerak eskutan baserriaren azken oroigarri bat eskuratzeko.
Behinola Urrestarazu familiaren baserri zena hainbat erabilera izan ditu. Azkenekoa, sagardotegia izan zen, oso ezaguna inguruan. Eraikina egoera oso txarrean zegoen, eta bizilagunek salatu dutenez auzokideentzat arriskutsua zatekeen egoera horretan mantentzea. Auzotarrek hala eskatuta, eraikinaren zati bat utziko dute, leku horretan Munto baserria egon zenaren oroigarritzat.

Deja un comentario