Aiete eta auzo garaienak zuritu ditu elurrak

Txiki31Itsas mailara ez bada iritsi ere, Donostiako auzorik garaienak zuri esnatu dira gaur.

Asteburu guztian elurraren zain egon dira donostiarrak baina ia ez du elurrik egin, ez hondartza zuritzeko adina behintzat. Gaur ordea, estalki zuri fin batek estali ditu Aiete, Añorgako gainak, Ospitale inguruak, Urgull eta beste hainbat puntu altu. Tenperatura baxua da gaur Donostian, baina ez dirudi elurrak asko iraungo duenik.

Agurtzane Altuna  2013/02/25

(Argazkia: Agurtzane Altuna)

Un comentario en “Aiete eta auzo garaienak zuritu ditu elurrak

  1. Elurra eta izotza

    Elur arriskua 200-300 metrotan dago, baina izotza eta hotza dela eta, bihar arte mantenduko dute alerta.

    Gaur eta biharko alerta horia ezarri dute elurra eta izotza dela eta. Gaur arratsaldean elur-kota 200-300 metro ingurura igoko dela azaldu dute. Era berean, esan dute, aukera handia dagoela zaparrada txiki eta ertainak botatzeko, trumoi-ekaitzak izateko zein txingorra egiteko.

    Eguraldi iragarpenaren arabera, ez dirudi Donostian elur arrisku handirik dagoenik, baina tenperatura baxuak eta izotza direla eta, ‘Elurrak Plana” martxan mantenduko dute bihar arte. Hortaz, Babes Zibileko agente guztiak, suhiltzaileen kamioiak, lur orotako ibilgailuak eta anbulantziak erne jarraituko dutela jakinarazi dute. Gainera, prebentzio-neurri gisa, gatza botako dute ospitaleetan, anbulatorioetan, eguneko zentroetan, autobusaren ibilbideetan eta heziketa-zentroetan.

    Denboraleak ez du aparteko gorabeherarik eragin asteburu honetan.

    Responder

Deja un comentario