Puioko Katalina Eleizegi kale/Soluciones técnicas

import_15042794_1Puioko Katalina Eleizegi kale atzealdeko mendi magala egonkortzeko lanak hasi ditu Udalak

kaltetutako eraikineko familiek pagolan jarraitu beharko dute gutxienez apirilera arte

Donostiako Udalak Puioko mendi magala egonkor-tzeko lanak abiatu ditu. Mendian izandako mugimendu batzuen ondorioz, irailaren bukaeran Katalina Eleizegi kaleko 21. zenbakian bizi diren familiak etxetik atera zituzten, paretetan pitzadurak agertu zirela eta haien segurtasuna bermatzeko. Ordutik, Udalak Pagolan dituen etxebizitzetan daude familia horiek eta, momentuz, bertan jarraitu beharko dute gutxienez apirilera arte.

Kaltetutako familiekin bildu ziren astelehen gauean Obra eta Hiri Zerbitzuetako eta Hirigintza zinego-tziak, Nora Galparsoro eta Ricardo Burutaran, hurrenez hurren. Obren zuzendari Alfonso Vázquez eta Gizarte Ongizateko arduradun Tere Barrenetxea ere izan ziren bileran. Udal ordezkariek orain abiatu diren lanen berri eman zieten Puioko familiei: mendi magala eusten duten zenbait buloi mugitu ondoren, eraikina eustea bermatuko duen obra egin beharko du Udalak. Lanak Tesinsa enpresari esleitu zaizkio 121.000 euroko prezioan.

Lan horiek hilabete eta erdi inguru iraungo dutela aurreikusten du Udalak. Banaketa habe bat jarriko dute: mazelera itsatsitako 1,5 metroko altuera duen horma eta barra egonkortzaileak jarriko dituzte, 1,5 metroko buloi bat ere jarriz. Gainera, poroak dituen hodi baten bidez mendian sartzen den ura ateratzen ere saiatuko dira, pareta egonkortzeko.

Udal iturriek argitu dutenez, lan hauek egiten dituzten bitartean mendiak Katalina Eleizegiko eraikinean eragiten duen bultzada neurtuko dute eta obren ondoren, berriz egingo dute neurketa. Horrekin batera, edifizioaren barrualdea konpontzeko proiektua ere eskatuko du Udalak eta kanpoko obraren ondoren bultzadak behera egiten duela ikusten bada (Udalak hala izatea espero du), barruko konponketak hasiko dituzte. Lan horiek beste hilabete eta erdi inguru luzatu daitezke.

Beraz, Puioko etxe honetako familiek beste hiru bat hilabete eman beharko dituzte Pagolako pisuetan etxera bueltatu aurretik.

a. zabaleta – Miércoles, 9 de Enero de 2013

 

El Ayuntamiento ha comenzado a abordar la solución técnica para que los vecinos del número 21 de la calle Catalina Elizegi (Puio) vuelvan a sus viviendas tras el corrimiento de tierras de finales de septiembre. El reforzamiento mediante bulones de la inestable ladera costará diez semanas de trabajos, por lo que las familias desalojadas no volverán a sus casas hasta finales de marzo.

La actuación que ya ha empezado a llevar a cabo la empresa Tesinsa fue explicada ayer a las doce familias afectadas en una reunión e la que participaron los concejales de Obras y Servicios Urbanos, Nora Galparsoro; Urbanismo, Ricardo Burutaran; los directores Alfonso Vázquez y Tere Barrenetxea; junto a otros técnicos y responsables de Donostiako Etxegintza y del Departamento de Mantenimiento. 

La ladera de Puio ha sufrido varios deslizamientos en diferentes puntos a lo largo de los últimos años. Los técnicos explicaron a los afectados por las inquietantes grietas que empezaron a aparecer en el número 21 de Catalina Elizegi que algunos bulones que soportan el monte «se han movido» con el tiempo por un «mantenimiento insuficiente de estos materiales» en los últimos años, según explicó ayer una nota de prensa del gobierno municipal. La reparación se ha adjudicado a la empresa Tesinsa por un importe de 121.000 euros, y la obra civil la llevará a cabo UTEASO. Hasta la fecha se ha actuado mediante la colocación de una «viga de reparto», una especie de murete de 1,5 metros de altura pegado a la ladera reforzado con bulones cada metro y medio. También se ha realizado un filtrado del agua retenida en el interior del talud de tierra. Los trabajos de bulonaje se prolongarán durante unas seis semanas, según las mismas fuentes, y tras ellos se realizarán tareas en el interior del edificio durante otras cuatro semanas más. Se espera que las familias, alojadas transitoriamente en VPO de Pagola, puedan volver a sus viviendas antes de abril.

Aingeru Mungia DV

Deja un comentario