Euskaraz bizitzeko ahaleginean izandako bizipenak elkarbanatu dituzte

Gaur, hainbat gaztek pertsona ezagunekin elkarbanatu dituzte euskararen inguruko bizipenak. Gaztezulo aldizkariak, EHUk eta Gipuzkoako Aldundiak antolatutako Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoan parte hartu dute. Alex Txikon mendizalea, Su ta Gar-eko Aitor Gorosabel musikaria, Jon Garaño zinemagilea, Muturbeltz musika taldeko Mikel Larratxe abeslaria, Jon Artano kazetaria eta Alaia Martin eta Aitor Sarriegi bertsolariak izan dira, besteak beste.

Ordu eta laurdeneko bi saio izan dira; biak EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako campuseko Carlos Santamaria zentroan egingo dira. Horren ostean, Herrikojak eta Zuloak taldeek kontzertua eskaini dute. Hamar mahai jarri dituzte, eta bakoitzean pertsona ezagunak zein gazteak eseri dira. Zurriola antzerki eskolako talde batek zenbait egoera linguistiko islatu ditu, eta horietatik abiatuta, eztabaida hasi dute.

2012/12/03 Nerea Lizarralde

Deja un comentario