Un comentario en “Aiete primero, a las 11:30 en la plazoleta de Etxadi (lunes 24)

  1. Olentzero

    Gure arteraino pipa ahoan, inongo jestu txarrik ez duela erakutsiz eta Olentzerok erretzea debekatua zaiola jakiten duelarik, haurrei etsenplu txarrik ez emateko, egoera larrian gaudela lirudike munduaren akabantza faltsu biharamun honetan. Elizak hustuko ote dira Aillet apezpikuaren jarrera politiko zalantzazkoak salatzeko? Olentzero pixka bat galdua sentitzen dugu egun hauetan. Inozente horrek argia baizik ez dakar, dioenaz, umore ona eta, bistan dena, opariak eta goxokiak ere ume guztientzat. Horrek unanimitate unibertsala egin behar luke.

    Olentzero herri askotara gaur etorriko da, nola Baionara barkuz. Bizar beltzarekin ez du elizetan sartzerik inon ukanen, nonbait Jesusen jaiotza jakinaraziz ari baldin bada ere. Itxurak nagusi dira edonon, edukiari ez da kasurik ematen. Ibarlako Ttittantt xaharra bezala da ote? Horrek «umorea lanpustia» sentitzen zuen bere baitan, adinaren buru hausteek eta hainbeste trakeskeriek horretaratua.

    Aterabidea ez al da haurren begiekin munduari so egitea? Badakite haiek mundu berria egunero sortzen dela, goizetik arratserako bide luzean asko egin daitekela. Badakite ere ametsek gauaz dena itxuraldatzen dutela, negarrak lehortzen eta bidaia berriak asmatzen. Bidaiak hango lurraldeetaraino, izarrek argi berriez jantzi munduetaraino. Kartzelarik gabe diren munduetaraino. Natura garbi atxiki den bazterretara, lurra gure jabe dela eta ez gu lurraren jabe konyatzen duten jende zuhurren eremuetaraino. Hots, urte guzian Olentzero bizi den lurraldeetaraino.

    Lucien Etxezaharreta

    Responder

Deja un comentario